Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elkarren arteko trataerak Zukakoa eskatzen du inork ez dezan ezagutu zure sexurik. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 11. orr.
Saderi "jaun eta erkide maitea" trataera ematen diote. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 29. orr.
-Berori aurretik, don Joakin; eta ez ahaztu preso zoazela... -Ez nekien zein trataera erabili. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.
Bukharako sultanei ematen zaien trataera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 271. orr.
Printzeak begirada gogorra egin zion alkateari, berarekiko erabili zuen trataeraz oso pozik ez. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 121. orr.
-Begira, seme -semetzat hartzen zuen, trataeran, batzuetan; bere agintzeko modu naturala zen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 127. orr.
-Gaixotasun honek trataera berezirik ez du [...]; bainatu, jaten eman eta itxaron, besterik ez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.
Preso guztiek trataera indibidualizatua izan behar dute. Berria - Euskal Herria 2004-10-10
Zakaria Moussaouiren epaiketari eman zaion trataerak, madarikaziorako bide baino ez du ematen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 50. orr.
Aniztasunaren trataeran eta kulturarteko hezkuntzan sakontzeko. Berria - Euskal Herria 2004-11-24
Ez dago klasismorik, ez dago xenofobiarik albistearen trataeran? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 53. orr.
Erabat debekaturik dago, Copyright-titularren idatzizko baimenik gabe [...] obra hau birsortzea edozein bitartekoz edo prozeduraz, erreprografia eta trataera informatikoa barne direla. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 6. orr.
Irudi digitalaren erabilpenari ematen dion trataera ez da askotan ikusten gure artean. Berria - Kultura 2004-02-25