Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
transmigraldi iz transmigratzea. ik transmigrazio.
Doktorea gai zen joandako gizon bat, bere transmigraldi guztiak bukatu eta berriro lehengo itxura berean noiz agertuko zen, hutsaren hurrengo gorabehera batekin kalkulatzeko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 59. orr.
Tximino erraldoi bat ikusi zuen, bere ipurdi gainean eserita, jostunen edo turkiarren gisara hankak gurutzatuta, eta bere azkeneko transmigraldian zegoen giza erakusgarri bikain haren aurrean, gogoeta sakon batean murgildu zen Héraclius Gloss, pozaren pozez zurbildurik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 50. orr.