Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

transmigrazio iz transmigratzea.

Ukatu egiten du, era berean, arimen aurre-existentzia eta gorputz batzuetatik besteetarako transmigrazioa, platonikoek defenditzen zutena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 25. orr.

Indio askorentzat mundu honetako konturik larriena arimen transmigrazioa, metenpsikosia da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 15. orr.

Barka diezadatela arimaren transmigrazioan edo ez-dakit-zer energiatan sinisten duten guztiek, baina ezezkoan nago. bere bi lagunei eskuetatik bizi-bizi heldurik jakinarazi zien ezen beti-betiko alde batera utziak zituela metenpsikosia, animalia aldiak eta transmigrazioak, eta bular kolpeak jotzen zituen bere hutsegitea aitortuz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 215. orr.

Babarrunetan gorde ohi direla arima bekatari transmigraziora kondenatuak-edo.     «Kuskue tanden», 2004 - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus