Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trama 1 iz azpijokoa, konplota.

Oates honek eta beste lekuko batek deklaratu zuten berrogeitamak jesuitak Karlos erregea hiltzeko trama bat antolatzen ari zirela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Trama iruzurgilean parte hartu zuela egiaztatuta baitago.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Laburbil dezagun orain arte ikusitakoa: batetik "trama politikoa" edo daukagu, Borges eta Harry Harrison ministroarekin; bestetik, "krimenezko trama", Pioletadun Hiltzailearekin eta Taigherrekin; bion erdian harrapatuta, Bazofias dago [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 66. orr.

Trama handietan sinesmena galduz, betaurrean duguna dela gutxien ikusten duguna pentsatuz, lagunaren juzkua egin zuen beste behin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 53. orr.

2 eleberri eta kidekoetan, kontakizunaren haria. ik bilbe.

Oso antzerki zalea zen eta ugari dira bere partidei eransten dien teatro osagaiak: pertsonaiak, trama, konposizioa, elkarrizketak...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.

Ea ez ote den tramaren mesedetarako moja bizirik mantentzea hobe.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 84. orr.

Hiru pertsonaia hauen arteko harremanek ematen diote tramari behar duen tentsioa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 81. orr.

Polizia-narrazio haietako baten tramak askatzen ninduenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.

Elizaren indarra oso nabaria da operaren traman.  Berria - Kultura   2004-03-26

Guztiei kontatuko die gertatu zaiona, baina inork ez dio sinetsiko, kontatzen duenak nobelaren tramarekin kointziditzen baitu bete-betean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 182. orr.

Lehen testua trama gisa idatzia zegoen eta nobela luzeago baten zirriborroa zirudien.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.

Ez dago trama edo istorio baten aztarna garbirik, eta ikusleari dagokio [...] irudien arteko loturak bilatzea.  Berria - Kultura   2004-02-25

Hantxe zeuden zain [...] nik artearen munduan noiz sartuko, beren pertsonez, beren grinez eta beren kasuez eleberri bat, trama bat edo, besterik ez bazen, ipuin bat osatuz.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 146. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bertso-tramak (gidariak proposatzen duen nolabaiteko antzerki-gidoi bat garatuz egiten den bat-bateko saioa), eta saio esperimentalak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 40. orr.

Alde horretatik, zuhurrago eta bizkorrago jokatu ohi du bertso-trametako gai-emaileak.  Berria - Kultura   2006-02-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bertso trama (5)

bertso tramak (4)

bertso tramaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus