Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bilbe (ETCn 939 agerraldi) iz 1 ehuna egitean, irazkiko harien artetik zeharka pasatzen den haria; ehunean, zeharkako harien multzoa. ik irazki1 .

Anezka baita [...] ehutean irazkiaren artetik pasaz bilbea osatzen alderik alde joan-etorrian dabilen tramankulua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 26. orr.

Bilbea=eskuin eta ezker doan haria.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 176. orr.

Horra zergatik, Platonek bakoiztasunaren eta aniztasunaren auzia aipatu-eta erakusten zuen menturaz politikariak har zezakeela eredutzat ehulea: irazkia eta bilbea gurutzatzen dituen bezala ehuleak ehunean, behar bailuke jakin politikariak bakoitza eta anitza, askatasuna eta zorroztasuna, gurutzatzen gizartean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 105. orr.

Jesus etorri aitzineko mende luzeetan ez diotela juduek aterabiderik aurkitu Platonek bere aldetik salatua zuen ezinbesteko ateka gaitzari: nola dezakeen ehuleak piru bakarreko irazkiarekin hari anitzeko bilbea eho?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 179. orr.

Jantziaz ari naiz; ehunak tresna bidez antolatu eta irazkiak eta bilbeak jarraian elkartuz egindako asmakizunarekin gorputzak estaldura batekin babesteaz gainera, jantziak apaingarritasuna gehitzen dio txukuntasunari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.

2 irud/hed

Jaun agurgarri hori, hementxe hasten da eleberriaren haria, edo kontakizunaren bilbea, nolabait esateko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 298. orr.

Ihiak eta kanaberak ziren batik bat, sare korapilatsua eratzen zutenak, zulatu ezineko bilbea, kolore bizi-biziko mila lorez josia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.

Poliki-poliki, gizonaren besoetatik gora egiten zuten lerro beltzak hainbat irudi bihurturik zabaldu ziren, bizkarralde osoa hartzen zion bilbe bat osatzeraino.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 162. orr.

Batasuna, eraginaren osotasuna, ezinezkoak dira; zeren, azkena irakurritako orriak izan ezik, gogoan geratzen dena gertatuakoaren bilbea baizik ez baita izaten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 84. orr.

Ni baino gizon zuhurrago eta ikasiagoek historian bilbe bat, erritmo bat, aurrez erabakitako egitura bat bereizi dute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 308. orr.

Intrigazko nobela on batean bezala, bilbearen osagarriak nabarmen ageri dira liburuak kontatzen duen historian barrena "Diskurtsoak" -eurak entzun ahal diren eta testu gisara irakurriak izan daitezkeen neurrian- ez direla, itxaron zitekeen legez, gauzen eta hitzen arteko gurutzatze huts eta soila: gauzen bilbe iluna, ageriko katea, ikusgarria eta hitzek koloreztatua.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.

Noval ezkor da gaur egungo bilbe instituzionalak ekar dezakeenaz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Ez dira eurak hedatzen azterketa egiten denean; ez dute eurek diseinatzen bilbea, azpian datzan arrazionaltasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 54. orr.

Harreman honetan, Mendebaldearen balentria teknologikoen eta independentzia espiritualari eusteko errusiar arimen erabakiaren arteko tirabira etengabea izan zen dramaren bilbea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Madeleinek bilbe-orrazia itzulikarazi zuen, harien astalkatzeko, geldirik egon ezinik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 169. orr.

Orduan zilarbizia zapiaren bilbe-tarteetatik aterako da eta barruan urrea geratuko da estutuarekin zanpatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3470. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezagutzen dugun gizarte bilbea osatzen duten pertsonek, erakundeek eta egiturek jakin behar dute erantzukizun printzipioa norberari aplikatuta abiatzen dela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 100. orr.

Hipermerkatuak hasieran herri-guneetatik aparte kokatu baziren ere, geroz eta erdigunerago sartzen ari zaizkigu, beren burua gizakien bizi-bilbean txertatzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 117. orr.

Dena den, ohar hutsen mailan geratzen dira, gero eraiki zuten kontzeptu-bilbean ez ziren eta islatu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 53. orr.

5 (elkarketa kopulatiboetan)

Rodinen pentsalariaren jarreran zegoen ia, aulkian eserita, ukondoa izter gainean eta eskua kokospean buruari eutsiz, tapizaren bilbe-irazkien askotarikoari, koloreen anitzari erreparan, aurrealdean zuen tapiz zatian xehetasunen bat argitu nahi balu bezala.     «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.

Memoriaren mapak eta mapen memoria, biak irazki-bilbe berera erakartzen ditu literario deitzen dugun testu batek eta bilgune horretara erakartzen gaitu irakurleok.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus