Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tragoxka bat edan, eta kikara ezpainetatik urrundu gabe adi begiratu zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.
Tragoxka bana edan genuen eta horrek apur bat hobetu zituen gauzak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 189. orr.
Teari tragoxka bat egin zion eta pentsatzen jarraitu zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 159. orr.
Whiskyari tragoxka bat eman ostean, bere bizitzaren kontakizun laburra egin zidan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 75. orr.
Ardoari tragoxka luze bat eman dio soinujoleak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.
Bekatua egin eta gero bekatutik disfrutatzea baitator, egongelan eseri zen afalaurreko tragoxka hartzen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 25. orr.
Urduri jartzen hasita nengoen, eta berriz ere beste tragoxka bat hartu nuen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 74. orr.
Talapasta egin wiskyari edalontzian eta jo du tragoxka bat, irribarrez burua gorantz-beherantz mugituz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 236. orr.
Gero, Heineken botilatik tragoxka bat jota, zera galdetu du: [...]. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 32. orr.
Jubilatuak tragoxka kendu zion kafeari, hotsaz xurgatuz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 160. orr.
Cutty Shark botila bat hartu eta tragoxka bat zintzurreratu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 118. orr.
Tragoxka eta tragoxka artean segi zuen hitz aspertua. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.
Lehen ardo tragoxka edan arte ondoezik bezala sentitzen baitzen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 165. orr.
Airean utzi zuen esaldia, eta Deerek ezpainak busti zituen ur tragoxka batez. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 170. orr.
Ene Jainkoa, garagardo tragoxka bat, garagardo tragoxka bakar bat! Lehen garagardo tragoxkek, musikaren erritmo bero eta limurtzailearekin batera, erabat bizkorturik sentiarazi zuten. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 181. orr.
Kaxuela baten aurrean, patxada betean, sagardo tragoxka lagun... Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 148. orr.
Tragoxka bat kafe hartu zuen Teresak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 284. orr.
Bere burua salbu ikusita, ostutako barrikote hartatik tragoxka bat sagardo edan nahi izan zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.
garagardoari tragoxka (3); tragoxka bat edan (4); tragoxka bat egin (3); tragoxka bat eman (6); ur tragoxka (3); whiskyari tragoxka bat (3)