Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaztari bultzatu beharraren aitzakiaz, azkeneko tragoa eskatzen zion, leungarri eta guzti, tragotxoa eskatzen baitzuen beti. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 67. orr.
Tragotxoren bat edan eta hor konpon dena! Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.
-Et, uztazu, azkeneko tragotxoa hartuko dut. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 67. orr.
-Eguerdian, tragotxo batzuk egin eta biztu egiten zara. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 29. orr.
-Jo tragotxo bat, jan zeozer -aholkatu nion. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 182. orr.
Kaxkarina zen, tragotxoa sarri behar izaten dutenetakoa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 75. orr.
Zalantzan egon da Dylan ardo tragotxoren bat, edo anisa, zerbait gosariaren laguntza gisan ekarri edo ez, baina ez zaio iruditu, goizeko ordu hauetan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 208. orr.
Gogoko zuen han garagardo-tragotxoak jotzea eta bolo-jokoan ibiltzea, eta gogoko zuen kantuan aritzea ere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.
Hantxe, ondoan bizi zela, eta nahi banuen gonbidatuko ninduela tragotxo bat ardo edatera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 330. orr.