Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tragotxo (20 agerraldi, 9 liburu eta artikulu 1ean; orobat tragutxo g.er.) 1 iz trago txikia. ik tragoxka.

Gaztari bultzatu beharraren aitzakiaz, azkeneko tragoa eskatzen zion, leungarri eta guzti, tragotxoa eskatzen baitzuen beti.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 67. orr.

Tragotxoren bat edan eta hor konpon dena!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.

-Et, uztazu, azkeneko tragotxoa hartuko dut.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 67. orr.

-Eguerdian, tragotxo batzuk egin eta biztu egiten zara.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 29. orr.

-Jo tragotxo bat, jan zeozer -aholkatu nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 182. orr.

Kaxkarina zen, tragotxoa sarri behar izaten dutenetakoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 75. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zalantzan egon da Dylan ardo tragotxoren bat, edo anisa, zerbait gosariaren laguntza gisan ekarri edo ez, baina ez zaio iruditu, goizeko ordu hauetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 208. orr.

Gogoko zuen han garagardo-tragotxoak jotzea eta bolo-jokoan ibiltzea, eta gogoko zuen kantuan aritzea ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.

3 (neurri gisa)

Hantxe, ondoan bizi zela, eta nahi banuen gonbidatuko ninduela tragotxo bat ardo edatera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 330. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus