Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tragoxka (82 agerraldi, 42 liburu eta 3 artikulutan; orobat tragoska 4 agerraldi, 3 liburutan) 1 iz trago txikia. ik tragotxo.

Tragoxka bat edan, eta kikara ezpainetatik urrundu gabe adi begiratu zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

Tragoxka bana edan genuen eta horrek apur bat hobetu zituen gauzak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 189. orr.

Teari tragoxka bat egin zion eta pentsatzen jarraitu zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 159. orr.

Whiskyari tragoxka bat eman ostean, bere bizitzaren kontakizun laburra egin zidan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 75. orr.

Ardoari tragoxka luze bat eman dio soinujoleak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

Bekatua egin eta gero bekatutik disfrutatzea baitator, egongelan eseri zen afalaurreko tragoxka hartzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 25. orr.

Urduri jartzen hasita nengoen, eta berriz ere beste tragoxka bat hartu nuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 74. orr.

Talapasta egin wiskyari edalontzian eta jo du tragoxka bat, irribarrez burua gorantz-beherantz mugituz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 236. orr.

Gero, Heineken botilatik tragoxka bat jota, zera galdetu du: [...].  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 32. orr.

Jubilatuak tragoxka kendu zion kafeari, hotsaz xurgatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 160. orr.

Cutty Shark botila bat hartu eta tragoxka bat zintzurreratu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 118. orr.

Tragoxka eta tragoxka artean segi zuen hitz aspertua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lehen ardo tragoxka edan arte ondoezik bezala sentitzen baitzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 165. orr.

Airean utzi zuen esaldia, eta Deerek ezpainak busti zituen ur tragoxka batez.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 170. orr.

Ene Jainkoa, garagardo tragoxka bat, garagardo tragoxka bakar bat! Lehen garagardo tragoxkek, musikaren erritmo bero eta limurtzailearekin batera, erabat bizkorturik sentiarazi zuten.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 181. orr.

Kaxuela baten aurrean, patxada betean, sagardo tragoxka lagun...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 148. orr.

3 (neurri gisa)

Tragoxka bat kafe hartu zuen Teresak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 284. orr.

Bere burua salbu ikusita, ostutako barrikote hartatik tragoxka bat sagardo edan nahi izan zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garagardoari tragoxka (3); tragoxka bat edan (4); tragoxka bat egin (3); tragoxka bat eman (6); ur tragoxka (3); whiskyari tragoxka bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus