Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trafikatzaile (91 agerraldi, 17 liburu eta 35 artikulutan) 1 iz trafikatzen duen pertsona. ik trafikante.

-Ohoinak eta trafikatzaileak besterik ez dituzu topatuko, ez ezazula elkartasunik espero.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 71. orr.

ETAk mehatxatua zuen, trafikatzailea zela salatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 215. orr.

Helburuak lorturik, emakumeen trafikatzailea agerian etorri ohi zen maitalea ordezkatzera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 326. orr.

Animalien trafikatzaileen aztarnari heltzerik ez zegoela konturatu zen Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Trafikatzaile talde bateko legez kanpoko langileak ziren ikertzen ari dira.  Berria - Mundua   2004-02-07

Badirudi geroago trafikatzaile-babesleek diru iturriak ere murriztu zizkiotela.  Berria - Mundua   2004-05-30

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horrekin batera, droga trafikatzaileei gertatzen zaienaren kontrara, pobrea zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.

Narkotiko trafikatzailea izaki, gauaren babesean jokatu ohi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.

Organo-trafikatzaile izan nintzela Somalian eta Ugandan?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 179. orr.

-Oraintxe ikusi dut alkohol-trafikatzaileen eta hijackerren arteko borroka bat. Rimbaudek bezala, arma trafikatzaile egin behar du idazleak?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 438. orr.

Orain ez da esklabo eta tabako trafikatzailerik baizik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.

Akusazioak gar-biak ziren: atzerritarra, noblea, girondinoen aldeko ezkutuko satorra, legez kanpoko diru-trafikatzailea...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 110. orr.

-Animalia-trafikatzaileen taldekoek!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 389. orr.

Gauza bera gertatuko ote da Manausko matematikari-trafikatzaileak bere Mamaguênari egindako isilmandatuekin?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 483. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Iazko ekainean AEB Ameriketako Estatu Batuek FARC eta AUC taldea sartu zituzten droga trafikatzaile zerrendan.  Berria - Mundua   2004-05-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alkohol trafikatzaile (3); droga trafikatzaile (11)

droga trafikatzailea (3)

droga trafikatzaileak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus