Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trafikante (14 agerraldi, 5 liburu eta 4 artikulutan) 1 iz trafikatzailea.

Gizajo bat, trafikanteen artean zubi egiten duten alfer bihozgabe horietako bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 47. orr.

Ez nuen dirurik, beraz lapurretan ibili nintzen, trafikante, eta... Mexikora iritsi nahi nuen, baina ez nintzen Kubatik atera.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 255. orr.

Pierruguesen arabera, bada drogaren gaineko eztabaida mahai gainean jartzeko garaia: «Substantziek herritarrei laguntzeko balio behar dute eta ez trafikanteak aberasteko».  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Kalamua legeztatuz gero, prebentzio lana egingo litzateke: merkatu beltza, trafikanteak, diru zuritzeak, adulterioa eta beste hainbat zikinkeria saihestuko lirateke.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Azpian, letra gorriz, aldarria: Trafikanteak hormara!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lehen abortugileen artean bezala, immigrante-trafikanteen artean zintzoak ere izango dira seguruenik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

Pertsona-trafikanteek dirutza izugarriak exijitzen dizkiete eta batzuetan desagertu egiten dira zeharkaldia hasi aurretik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus