Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amaiera eman behar zaie substantzia toxiko eta beste materia batzuen isurketari. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 111. orr.
Oraindik gai toxiko asko dago pilatuta inguruan, eta edateko ura ere kutsatua dago. Berria - Gaiak 2004-11-16
Metanol gai toxikoa zeraman tren batek su hartu du Baionako portuan. Berria - Euskal Herria 2004-08-13
Diesel motor batek baino gas toxiko gehiago botatzen du erretzaileak. Berria - Gaiak 2004-08-25
Tarragonako enpresak 300.000 tona hondakin toxiko isuri dituela egiaztatu du Generalitateak. Berria - Gaiak 2004-09-19
1984an Bhopalgo (India) lantegi batek isuri toxiko bat izan zuen, eta milaka pertsona hil ziren. Berria - Gaiak 2004-11-16
Bhopaldarrek beraiek kalkulatu dute orubean 25.000 tona zabor toxiko gelditzen dela. Berria - Gaiak 2004-12-03
Uraniozko partikula toxikoak 4.500 milioi urtez bizi dira. Berria - Mundua 2004-06-25
Alzheimerra eragiten duten plaketa toxiko amiloideak suntsitzen dituen tratamendu berri bat aurkeztu zuten atzo, Kaliforniako Unibertsitatean. Berria - Gaiak 2004-08-05
Sutearen ondorioz [...] laino toxiko bat sortu zen inguruan. Berria - Euskal Herria 2004-07-27
Gaitzeko ke toxikoak auzo gune guzia estali balu bezala. Herria 2005-10-13
Ez dago dioxinen eta furanoen maila toxiko minimorik gizakiarentzat kaltegarri ez denik. Berria - Euskal Herria 2004-06-09
Ez ditu osagai horiek degradatzen, zeluletako hormetatik iragazi eta haien eragin toxikoa murriztu baizik. Berria - Gaiak 2004-08-24
Adituentzat gauza jakina da jariakin (latinez secretio) guztiak kaltegarri edo toxiko direla. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.
Toxikoak ez diren molekulak ekoiztuz. Berria - Euskal Herria 2004-10-29
Substantzia horietariko asko oso toxikoak dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.
Ondorioz, bertako gatza eta gizakiak isuritako toxikoak agerian geratu dira. Berria - Gaiak 2004-07-06
Horrez gain, toxikoak hartu baditu, REM fasea eraldatu egiten da eta ikasteko ahalmena gutxitzen da. Berria - Gaiak 2006-05-02
Arazo nagusia toxikoak aireratzen jarraitzea da. Berria - Euskal Herria 2004-11-05
Munduko 12 toxiko kutsatzaileenak. Berria - Euskal Herria 2004-11-12
Irakak [...] toxiko bihur dezake ogia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.
Toxikoen Sare Nazionaleko Australiako ordezkariak. Berria - Gaiak 2006-05-03
1996an musika idazteari uztea erabaki nuen, eta gaixotasun bat bailitzan hortik irteteko toxiko-mendetasun batetik ateratzea bezalako zer edo zer izan zen. Berria - Kultura 2006-04-06
gai toxiko (12); hondakin toxiko (5); produktu toxiko (4)
gai toxikoa (5); gas toxikoa (4); oso toxikoa (4)
gai toxikoak (26); gai toxikoak isurtzen (5); hondakin toxikoak (8); oso toxikoak (4); partikula toxikoak (3); substantzia toxikoak (6)
gai toxikoek (6)
gai toxikoen (8)