Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gela itxi batean jartzen dira katu bat, substantzia erradioaktiboren bat eta botila bat pozoi. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.
Saguak akabatzeko pozoia bota zuen jaki-gordailuko harraskaren azpian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.
Pozoina ezarri ziotela jatekoan nahasirik. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 84. orr.
Badakigu kopa garden batetik esmeralda koloreko pozoia edan zuela. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.
Pozoi horren bost tanta bota zituen Peterren kopan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 167. orr.
Beste pozoi batzuek, hala nola zianuroa, artsenikoa eta eritasun infekziosoek sorturiko toxinak, modu konplikatuagoan funtzionatzen dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.
Han netzan, ero batek lurpera emanik, pozoi bat harrarazi ondoren. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.
Arrebaren maitaleak isuri omen zion pozoia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.
Kobrak atzeman eta farmazietara saltzen dituzte, pozoia ken diezaieten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 158. orr.
Teresak [...] tamalez ez dauka odoletik pozoia xurgatuko dion inor. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.
Senargaiak, neskatxaren azkenaren berri jakin zuenean, pozoia hartu eta bere buruaz beste egin zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 92. orr.
Etxetik alde egin nuenean, arratoien pozoia hartu zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 149. orr.
Bi urte eta erdiren buruan, pozoiaren eragin metatuak eta dosiarekin izandako zorigaiztoko gorabehera batzuek hilobira eraman zuten Duvrescu, autopsiak konfirmatu zuenez. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 166. orr.
Pozoia eta hilketak pozoi eta hilketen bidez justifikatu zituen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.
Pozoiek ere gure humore propioetan sortutako beste pozoiak deuseztatzeko balio dute, eta beraz, sendagaien bilduma oso batean (botikan) ezin dira falta. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 256. orr.
Pozoizko tua egiten zion Namahk, eta kea eta sua botatzen zituen sudur-zuloetatik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.
Otso guztiek horzkada amorratua duten bezala eta bele guztiek atzaparra, sugegorri guztiek dute pozoi hilgarria. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 84. orr.
Pozoi indartsua erabat gailentzen duk ene baitan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 229. orr.
Agian lotarako drogaren dosia oso handia zatekeen, agian pozoi arin bat. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 87. orr.
Pozoi industrial eta hormonalaren pikardiak agerikoegiak egin dira Ongizatepeko gorputz-arimetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.
Aihotzak, labanak, pozoi biologikoak eta tresna tradizionalak ditugu eta, gure bizitzengatik zin egiten dugu, matxino eta oposizioaren kontra erabiliko ditugula. Berria - Mundua 2004-02-20
Olatzi pozoia eta sua zerizkion begietatik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 79. orr.
Hitzak jango ditu, hitzak edango ditu [...] hitzen pozoia hartuko du. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 61. orr.
Orduan hasten dira liberalak beren aldetik, pozoina ahoan, erranez kalonjeek 4 000 duro eman dizkietela karlisteri. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 160. orr.
Zuzenbidea pozoi bihurtu duzue, justizia samindura. Elizen arteko biblia Am 6,12
Nire arma gosez gainezkako biltegiak izango dira; nire pozoia, sukar eta izurrite gaiztoak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 233. orr.
Bufoiren bat behar zuenean, bere miztoko pozoi guztia hari sartzeko, aski zuen edozein aitzakia. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.
Izututa aita santuak bere barruan ezagutzen zuela ikustean, gorrotoaren pozoi guztia azaldu zuen. Zer mihi biko anaia, Elkartearen eskandalu, komentuko pozoi eta batasunaren hondatzaile baizik? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.
Pozoiz beteriko goxokiak oparitzen dizkigute inperioaren zerbitzura diharduten intelektualek. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 77. orr.
Gin-tonika edaten zuen -azkar edan ere- eta nik orobat egin nuen, nire pozoi gogokoena edari burbuilatsu horrekin gezatuz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
Partekatuz, hots, txandaka larrua joz, eta dena primeran doa, harik eta pozoi burgesa agertzen den arte. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 111. orr.
Ezin du inork mihia hezi, gaiztoa eta menperagaitza baita, pozoi hilgarriz betea. Elizen arteko biblia St 3,8
Despedida egunean bezalatsu, barneko tristura iluna eta bere ezpainen pozoi gozoaren beharra aipatzen zizkion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 97. orr.
Emakumeekiko etxekotasuna, gizon santuak ere desbideratzen dituen pozoi eztitsua, erabat saihestea agintzen zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 350. orr.
Erreko ditut harenak, arima usteldu didan pozoi arriskutsuaz kutsatuak bailiran. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 401. orr.
Baionako Seminarioan ez zen oraino sartua abertzaletasunaren pozoi ateoa. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 79. orr.
Horretan ari zirela, Himmlerrek ahoan ezkutaturik zeraman pozoi pilula bat irentsi zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 311. orr.
Tratamendu osoa egin zuenerako, astar bat edo elefante-kumea hankaz gora botatzeko pozoi kopuruak ardo basokada bezain erraz jasateko prestaturik zegoen Mitridates erregea. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 159. orr.
Berak, Elenak, hornitzen zuen pozoi dosi haietaz. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 170. orr.
Beste modu batez esateko: pozoi tanta bat irentsi duk, eta tanta horrek beste pozoi tanta askoren erasoen aurrean eri-ezin egin hau. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 23. orr.
Behin ere mozkortzen ez nintzen hau, pozoi-edari azkarrak behar baitira niri burua galarazteko, hektolitroen aparrean itotzen ari nintzen dena. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 161. orr.
Geroztik, alferrik izan ziren Arantza etxekoandreak erosi zituen pozoi-hauts guztiak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 104. orr.
Lanpara haiek pozoin-bonbil argituak iruditu zitzaizkidan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 159. orr.
Behin mamorro-pozoia jan zuen, bestean pozadera batean behera bota zuen bere burua. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 110. orr.
Gaur egun ziur dakigu gure alabaren heriotza ez zuela suge-pozoiak eragin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.
Haien mihian azpikeria, haien ezpainetan sugegorri-pozoia. Elizen arteko biblia Erm 3,13
Leherketek eragindako deskalabruak egunero toki eta itxura beretan topatzen ohitu ahala, hiriko zauriak hastapenetako beren oinaze-pozoi hura galduz joan ziren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 195. orr.
Vietnamgo basoetan agente laranja izenez ezaguna egin zen 70 milioi litro belar-pozoi bota zituzten. Berria - Mundua 2004-06-25
Belar pozoitsua, alargun-belar izenez ere ezaguna -ingelesez wolfsbane, otso-pozoi. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 215. orr.
pozoi dosi (3); pozoi hilgarri (3); pozoi hilgarria (7); pozoi hutsa (3)
bere pozoia (3); nire pozoia (3); pozoia balitz bezala (3); pozoia botatzen (3); pozoia hartu (3); pozoia jarri (3); pozoia kendu (3)
pozoiak eragin (4)
pozoin gogorra (4)