Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

totel 1 izond/iz mintzatzeko debekua duena, zenbait silaba errepikatuz hitz egiten duena. ik motel1 4.

Oso-oso totela zen Dimas. Lasterka hitz egiten hasi zen baina, mihi punttan garatxo eder bat edukitzeaz gain totela zenez gero, lanak izan zituen Malanttonik auzoak esandakoa zuzen ulertzen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 136. orr.

Deitu nion, eta hitz totel batzuk eta doministiku bat entzun nituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.

Humphries jauna eskola maisua zen, gizon altu, buruargi, mintzo-totela, arrakasta gabeko nobela bat idatzi zuena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.

Izatekotan, esaldiak edo sintagmak dira hemen totelak: gazte tematiak, agindu duzu...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 39. orr.

Ikus daiteke, halaber, Luis Totelak Compiègne-n egin zuen zina, koroatu zutenean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 329. orr.

Ez motel ez totel ni, baina barkatu egin nion niri hala iriztea, haren itzalpetan horixe irudi bainuen; mutila.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 105. orr.

-Jaiki bai, esnatu ez oraindik -ihardesten diegu irri etsia ezpainetan, begiak idor eta mihiak totel.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 149. orr.

2 (adizlagun gisa) ik totelka.

Hizketan hasi zen, baina totel, haserreak ez baitzion uzten: [...].  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 19. orr.

Hasi zitzaidan totel eta lotsaz esaten bere ahaideak, alarguna bera ere, egina ziola ezkontzeko proposamena eta onartzea erabakita zuela.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 22. orr.

3 (izen gisa)

Totel pixka bat egiten bazuen ere, hizketalagun paregabea zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 164. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Aipatu ditudan bi egitasmoak [...] zentzugabeak dira, baina halako bikaintasun oraindik totel-antz baten adierazgarri ere badira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Humphries jauna eskola maisua zen, gizon altu, buruargi, mintzo-totela, arrakasta gabeko nobela bat idatzi zuena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.

6 irud/hed

Ta-ta-ta-ta, berritu da hots totela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 7. orr.

Horren aurrean isildu egin zinen, desenkusa totelen bat ezpain artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 34. orr.

Berak aldez aurretik irudikatu zuen elkarrizketa katastrofiko bat, akusazio formal eta larria, defenda ezinaren aldeko bere defentsa totela, laidoa, ironia astuna, iraina, zemaia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 107. orr.

Gaztetasun totel batetik heldutasun betera daraman errege-bidea ibili.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 166. orr.

Terapia genikotik, nahiz hastapen toteletan baino ez dagoen oraindik, uste osoz espero ditugun aurrerapenek bide horretatik joan behar dute noski.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 135. orr.

Aldizkako durunda hotsa zen, milaka erleren burrunba totela bezalakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.

Mirariren begiak zulo beltzak ziren, infinituak, totelak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 171. orr.

Gerta liteke, haatik, azalpena bera padura baino ez izatea edo desertu totel bat.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 35. orr.

7 hitz-totel izond/iz

Pertsona batzuk hitz-totelak diren bezalaxe, hitzak berak ere totelak izan daitezke.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 27. orr.

Hitz-totela zen eta kantatzen zuenean baizik ez zuen hitz-jario normala.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 7. orr.

Eztarriaren kontra pistola bat estutu zion crackzale hordi hitz-totelarengatik izan ez balitz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 41. orr.

Aspalditik ezaguna da gauza bera gertatzen zaiela hitz-totelei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 109. orr.

8 totel-motel izond adkor totela.

Bere eskolak institutuko onenetakoak ziren, edanak eragindako kalaka totel-motel eta guzti.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 99. orr.

9 totel-totel adlag

Barkatu, jauna..., esan nion totel-totel.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 337. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hitz totel batzuk (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus