Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dougan gorritu eta totelka hasi zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 389. orr.
Tartagliak bezala, Faziok ere totelka hitz egiten zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.
Behin ere ez nuen lortu pertsona politekin normal hitz egitea, izerditan hasten nintzen, totelka mintzatzen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 38. orr.
Frantsesez, totelka eta sudur-mintzoz hitz egiten dute; ingelesez, berriz, txorien doinua antzeratzen dute, eta fisionomiaz ere txori bihurtzen dira. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 241. orr.
Zera... -esan zuen totelka Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 232. orr.
-Peter -esan zion, totelka-, zurekin hegaz joateko zain zaude? Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 219. orr.
-Eta ze-zer egin be-behar dut, bada, nik? -galdetu zuen totelka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 45. orr.
-Hamahiru, hamahiru egun -esan zuen Pippinek, totelka-. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 24. orr.
Erran nahi dut, ez -totelka nik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 152. orr.
-Nik, ordea... -Maelek totelka eta lotsaz, aitzakia baten bila-: [...]. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 45. orr.
Luis Galdosek totelka eta neke handiz esanikoa sinestera, Goako hondartza batean ikusi zuen azkenekoz Gerardo. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 124. orr.
Ez dut idazten jarraituko, ez baitut totelka jardun nahi azaltzeko gauza ez naizena adierazten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.
Txirrina totelka hasi zen klasera sartzeko ordua abisatzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.
Beste kanpai urrutiagoko batzuen hotsa entzuten baitzen, izan ere, besteen berdinak, baina harritzeko moduan ahulak, ulertezinak, magiazkoak ia, beren totel hots urrun hura joandako mendeen bihotzetik baletor bezala edo. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 162. orr.
· Metrailadore bat hasi da kalakan, tiro-totelka, eta beherantz makurtu dut burua tupustean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.
-Orduan, egitekoa zenbat eta lehenago burutu, hainbat eta arinago izango dugu atsedena -esan zuen erdi totelka, hitz hoberik aurkitzen ez zuelarik-. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 265. orr.
Eta Xalbadorrek gibela eta gibela egiten zuen, begiak ardi batenak iduri, harik eta, halako batean, zango bat belaunikatu, bertzea aitzinatu, eta erdi nigarrez erdi totelka erran zion arte: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.
Harryk ezin zion aurpegia ikusi, baina inoiz baino okerrago ari zen hitz-totelka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 203. orr.
Quirrell zerbait esaten ari zen hitz totelka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 203. orr.
Gauza horiek ez baititugu gizonok modu agerian inoiz esaten, hitz totelka baizik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 127. orr.
Saint-Ange Anderea, hitz-totelka: Eugeni, egunen batean kontatuko dizut nire bizitza. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 130. orr.
Hitz totelka eta begiak atera beharrean kontatu zidan ikaskide ohi hark berria. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 15. orr.
erdi totelka (4); esan zuen totelka (16); hitz totelka (27); totelka hasi (13); totelka hasi zen (10); totelka hasiko (3); totelka hitz egin (3); totelka mintzatzen (4)