Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argi dago sektore honen enpresa batean ez duela erantzun bera emango unibertsitatean soilik ikasketa guztiak egin dituen batek ala dagoeneko tornua eta fresa, esate baterako, sakonki ezagutzen dituenak. Berria - Gaiak 2006-03-21
Atzerriko ekoizleen tornu eta fresatzeko makinak saltzen ditu Aristik. Berria - Ekonomia 2004-06-08
Tailerreko makinak ez dira zaratatsuegiak, ez da tornu batean lan egitea bezala. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 153. orr.
Torlojugintzako Maudeslay tornuaren aurrean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 141. orr.
Pentsa, tornuan ari ninduan eta pixt!, begian txiribiri bat sartu zaidak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 164. orr.
Sarritan, tornuaren aurrean hamar ordu eta gehiago egiten zituenetan, [...]. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 42. orr.
Ingurua mailu eta zizel eta tornu–jiren zaratez bete zen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 287. orr.
Erromerietara joateagatik galdutako orduak egin beharra izaten zuen Egiguren tornu fabrikan, Zestoan bertan. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 44. orr.
Dolareetan ez balira tornuak, prentsak eta palankak prestatu, ezin izango genuke ez olioaren distiraren eta ez mahastietako fruituaren emaitzarik izan gure atseginerako. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.
Dolarea ez bada tornu bidez mugitzen dena, baizik eta hagaz eta habe bidez zanpatzen dena, ez da berrogei oin luzekoa baino txikiagoa egingo. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.
Baluke borreroak irriño harro bat egiteko aitzakia, tornuari ezarri dion galgak eragotzi egiten du lepoaren presioak manibela atzeraka eroan dezan, arin ekartzen du heriotza. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 166. orr.
Zuk usteko duzu itota hil behar duela gizajoak, baina ez da horrela, nire lehenengo urtean erantsi nion tornu barriak lepoko bertebrak hausten dizkio aurrena. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 140. orr.
Palankekin eraginez, tornua birarazi egingo da, eta bere kabuz altxatzen joango da makina inolako arriskurik gabe. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4670. orr.
Sukaldera ematen zuen leihatila bat zeukan, tornu batekin komentuetan bezala, eta haren alboan jarri nintzen erne. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 114. orr.
Hanka bat herrestan, Congo tren jasoaren azken geltokiko tornu-atetik iragan zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.
Ez nuen sei penikeko sarbiderik aurkitu eta, feria itxiko zen beldurrez, tornu-ataka batetik sartu nintzen bizkor, gizon nekatu-itxurako bati txelin bat emanda. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.
tornuan ari (3)