Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehendabizi, berna belaunetik banatu zion, biak batzen zituzten zain bakanak ebakiz, era horretan, torniketea egokiago eginez, odoljarioa saihestu ahal izateko; eta muinoia bendaz lotu zion gero. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 29. orr.
Lasak [...] hantxe bertan, lurrean, ebaki bide zizkion, torniketea egin ondoren, belauna eta berna batzen zituzten zain bakanak eta ehun hondakinak, odoljarioari hobeto eusteko asmoz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 56. orr.
Kanpoko hizkuntzalaritzak xehetasunak eta xehetasunak pila ditzake, sistema baten torniketeaz herstuturik dagoela sentitu gabe. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 50. orr.
Oso desberdinak dira benetakoaren aldean, Madame Tussaud-en ezkozko irudiak eta haiek ikusteko torniketeetatik igarotzen direnak oso desberdinak diren bezalaxe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.