Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haragikeriaren harrak eta tormentuak eskutik heltzen zidaten fantasia eroekin batera. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 121. orr.
Hare Krishnan sartu aurreko garaian hain "zaila", hain tormentatua, hain errebeldea izan bazen ere, orain haserre, tormentu eta larritasun hura guztia joana zuela zirudien; bakean zegoela, alegia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.
Adiskide ditugu, beraz, larrialdi eta estuasunak, lotsa eta irainak, oinaze eta tormentuak, martirio eta heriotza bidegabez eragiten dizkigutenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.
Oinaze bizi hark senetik aterea, aurrera eta aurrera oldartzen zen [...] lasterka zoro horretan bere tormentua arindu nahian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.
Zeren, nahiz ez duten Jainkoa ikusten ahal, ez dute horrengatik tormenturik jasaten. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.
Sam gizajoarentzat gogorra bazen, nekaturik baitzegoen, Frodorentzat tormentua zen hura, eta berehala amesgaizto bihurtu zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 256. orr.
Egunak bezala gauak ere ez dira tormentua besterik zuretzat. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 255. orr.
Adorez beteta sentitzen zara, eta ez dago makurtuko zaituen tormenturik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 160. orr.
Oso modu bitxian azaltzen zion zer izan zen Frantziako Iraultza, eta zer izan ziren Inkisizioaren tormentuak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 147. orr.
Beatricek sokaren tormentua jasan behar izan zuen: eskuak atzean lotu eta sokatik esekita denbora luzez egon. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 37. orr.
Uharteak eta askatasuna aipu duten bi istorio jaio ziren, eskolako konposizioen tormentuaren ondoren idazteko gogoa piztu zidaten lehenak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 106. orr.
Asiaren erdialdeko barbaroek gustuko duten tormentu izugarri horietako batek egiten zion mehatxu Mikel Strogoffi. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 311. orr.
Ez ote zeukaten horrela, Irkutskeko kanpamentura iristean tormentu ankerra noziarazteko? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 372. orr.
Gazte hauek bortizki torturatu dituzte, tormentu findu eta ikaragarri ugarirekin... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 95. orr.
Behin, oraindik gogoan dut, ez ezagutze hori -ordurako ia ohituta nengoen- jasanezinezko tormentu bihurtu zitzaidan. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.
Bukaezina ote da pobrearen tormentu estetikoa? Berria - Kultura 2004-07-03
Kapusai zaharkituak eta jipoiak, iltzedun tormentu tresnak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 150. orr.
Savellako kartzelara eraman zituzten, eta, aitormena egiteko konfesore ona baino tortura erabiltzea askoz eraginkorragoa izan denez betidanik, han tormentu emateko agindu. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 37. orr.
Beste asko ere erre zituzten Valladoliden eta Ozkabarten, tormentu eman ondoren, hau da, ondo torturatu eta gero. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 209. orr.