Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ivan Ogareff konturatuta zegoen, mehatxuak mehatxu, torturak tortura, andre siberiar hezigaitz hura ez zela mintzatuko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 297. orr.
Torturak izugarrizko kaltea egiten dio torturatuari, heriotzak berak baino ere kalte handiagoa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 163. orr.
Hori baita, eta ez besterik, torturaren funtsa: torturatuaren arima suntsitzea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 165. orr.
Urteotan tortura jasan duten milaka lagunak. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 12. orr.
Erromatarrek [...] esklaboekin bakarrik erabiltzen zuten tortura. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 54. orr.
Tortura erabiltzetik nahitaez datorren ondorio bitxi bat zera da: errugabea erruduna baino egoera okerragoan jartzen dela. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.
Ez dezagun ahantz baduela orain 31 urte, irailaren 11-an Pinochet altxatu zela Txile-ko gobernuaren kontra, Franco-k egin zuen bezala Espainian, diktadura dorpe pean ezarriz herri guzia, tortura eraikiz, [...]. Herria 2004-09-16
Tortura ezarri behar zioten goizaren aurreko gauean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 858. orr.
Ziega ilun batean egindako tortura beltzak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 289. orr.
Zer garantia dauka atxilotuak tortura salatzeko orduan? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 207. orr.
Bazterrik bazter omen zebiltzan atxilotuei eragindako tortura izugarriei buruzko zurrumurruak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 262. orr.
Tortura deuseztatua dago Suedian, Europako monarka argienetako batek deusestatu zuen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.
Espainiako kulturan brutalitatea onartua dagoelako forma publiko arrunt bezala, abereen tratutik hasi eta polemika intelektualetaraino, eta kultura horretan torturak toleragarria dirudielako, efikaza bada. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 68. orr.
Egoera hura, niretzako, tortura bat zen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 85. orr.
Tortura eta oinazeak justuak al dira, eta lortzen al dute legeek bilatutako helburua? Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.
Egun haietan oraindik sinisten nuen hiltzea barkazioa dakarren tortura bat dela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 190. orr.
Nola pairatzen du errugabeak bere inozentziaren tortura? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 116. orr.
Haren ama, hainbeste tortura fisiko eta moralek azpiratua azkenik, lurrera eroria zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.
Bortxaz bakarturiko pertsona batek sufritzen duen tortura psikologikoa, gorria da. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 9. orr.
Krimenaren lekuan atxilotu zuten; gero exekutatu egin zuten, tortura izugarrien ondoren. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Hortako da erraiten bakartasuna tortura xuria dela. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 118. orr.
Hortik aurrera hasi zen Kauffmannen tortura latz gupidagabea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 281. orr.
Konturatu gabe pasatuko baitira gurpiletik tortura geldi eta ikasiagoetara. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.
Ni bezalako gizon batekin ezkonduta egotea tortura amaigabea izan zela seguru asko, infernua berbera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.
Artzain batek mutiko baten gorpua aurkitu zuela Il Carso-ko leize batean tortura-arrasto garbiekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 263. orr.
Goiz argira ulertzen dut tortura gelaren ondoan nizela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 119. orr.
Tortura zentroak dira kartzelak. Berria - Harian 2006-03-05
"Asmatu berri duten tortura-aparatu sofistikaturen bat" pentsatu duzu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 211. orr.
Andoni Murelaga tortura marka nabarmenekin agertu zen epailearen aurrera. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 144. orr.
Tortura salaketa batzuk entzun ditugu egunotan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 164. orr.
Eskuliburuan, zehatz-mehatz deskribatzen dituzte tortura teknikak. Berria - Mundua 2004-05-25
Hil aurretik, zer tortura saioa egin zioten adierazi zien Carabanchelgo zeldako hiru kideei. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 94. orr.
Galdeketa eta tortura-saio asko behar dira seguru asko gizalegea neurri horretan galdu arte. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 38. orr.
Berrogeiren bat urte dauzka, lodikote samarra, tortura-taldean ezagutu duzu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 31. orr.
Frantzisko ez zen ikaratu, ordea: ez tortura-mehatxuengatik, ez eta heriotza-arriskuagatik ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.
Torturapean ere ez nuen deus aitortuko. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 103. orr.
Gestaporen torturapean, kontaktuaren izena eman zuen azkenean gazteak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.
Beste batzuk, berriz, torturapean hil ziren, handik libratzeari uko eginez, bizitza bikainagora pizteko itxaropenagatik. Elizen arteko biblia Heb 11,35
Gure adierazpenak aldatu genituen, aurreko deklarazioak torturapean egin genituela argudiatuz. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 179. orr.
Maiatzaren 12an, epaileek batzarra egin zuten Beauvais-eko apezpikuaren etxean, Joana torturapean ezartzea komeni ote zen deliberatzeko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 98. orr.
Jende hori arinki mintzatu ote zen, ala salatariak ziren, edo pasatzaileak torturapean mintzatu, ukatzen ahal nituen guziak ukatu nituen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 24. orr.
Ezin dut musu bat eman masaila batean besarkatzen dudanaren ondoan beste haren masaila ikusi gabe, eta torturapean naukan desira asegabe honek oinaze bizitan jarri gabe. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 244. orr.
Torturapean egindako aitorpenak ez du balio, baldin eta hura amaituta gero erruztatuak ez badu berriz zinpean baieztatzen; baina erruztatuak ez badu delitua onartzen, berriro torturatzen dute. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.
Akusazioaren oinarria torturapeko deklarazioa dela dio Iparragirrek. Berria - Euskal Herria 2006-03-15
Torturapeko deklarazio batek ez du baliorik. Berria - Euskal Herria 2004-10-16
Atxilotuen tratu bortitza, umiliazioa, kasu batzuetan tortura eta tratu txarrak, torturapeko ustezko deklarazioen filtrazioa, espetxeratuen sakabanaketa... Berria - Euskal Herria 2004-10-16
atxiloketa eta tortura (4); atxiloketak eta tortura (6); egindako tortura (11); eginiko tortura (8); eginiko tortura salaketak (4); jarritako tortura (6); jasandako tortura (5); lagunen tortura (5); otamendiren tortura (4); romanoren tortura salaketa (4)
tortura ahalbidetzen (22); tortura ahalbidetzen duten (9); tortura amaitzea (6); tortura amaitzeko (15); tortura arrastoak (7); tortura arriskua (8); tortura babesten (4); tortura bukatzeko (7)
tortura ekiditeko (5); tortura erabili (6); tortura erabiltzen (5); tortura eragozteko (6); tortura errazten (5); tortura fisiko (5); tortura galarazteko (4); tortura gogorrak (19); tortura gogorrak salatu (12); tortura gune (4); tortura hutsa (5)
tortura izugarriak (4); tortura jasan (10); tortura kasu (17); tortura kasuak (30); tortura kasuei (5); tortura kasuek (4); tortura kasuekin (5); tortura kasuen (8); tortura kasuetan (7); tortura latzak (6); tortura metodoak (5); tortura mota (13)
tortura psikologikoa (7); tortura psikologikoak (4); tortura saihesteko (6); tortura salaketa (69); tortura salaketa artxibatu (7); tortura salaketak (110); tortura salaketak ikertzeko (6); tortura salaketak izan (4); tortura salaketaren (8); tortura salaketei (13); tortura salaketei sinesgarritasuna (4); tortura salaketen (24); tortura salaketen inguruan (6); tortura salatu (8); tortura salatzea (5); tortura salatzeko (5); tortura sistematikoa (5); tortura testigantzak (5); tortura tresna (7)
tortura xuria (6); tortura zantzuak (5)
atxiloketak eta torturak (6); egindako torturak (12); eginiko torturak (5); jasandako torturak (8); lagunek torturak salatu (4); pairatutako torturak (7); salatu dituzte torturak (4); salatutako torturak (9)
torturak ahalbidetzen (7); torturak amaitzeko (5); torturak bukatzeko (4); torturak direla eta (5); torturak egin (17); torturak egiten (4); torturak izan (4); torturak jasan (38); torturak jaso (7); torturak ohikoak (4); torturak pairatu (11); torturak pairatu dituzten (4); torturak saihesteko (5); torturak salatu (82); torturak salatu zituen (25); torturak salatzeko (12); torturak salatzen (12); torturak sistematikoak (7)
torturapean egindako (7); torturapean lortutako (5)
nbeko torturaren aurkako (8); nbeko torturaren kontrako (6); tat torturaren aurkako (4); torturaren aurka (33); torturaren aurka egingo (4); torturaren aurkako (106); torturaren aurkako borrokan (4); torturaren aurkako nazioarteko (5); torturaren aurkako neurriak (5); torturaren aurkako taldea (6); torturaren aurkako taldeak (19); torturaren aurkako taldeko (7); torturaren auzian (4); torturaren bidez (5); torturaren biktimen (4); torturaren erabilera (8); torturaren gaia (6); torturaren inguruan (11); torturaren inguruko (5); torturaren kontra (14); torturaren kontrako (49); torturaren kontrako eguna (5); torturaren kontrako kontalari (4); torturaren ondorioz (8); torturaren prebentziorako (18)
torturari aurre egiteko (4); torturari buruzko kontalari (4); torturari stop (4)
eginiko torturen (9); irakiarrei eginiko torturen (4); jasandako torturen (12); pairatutako torturen (4); presoen torturen (4); torturen aurka (4); torturen aurkako (19); torturen aurrean (6); torturen berri eman (7); torturen berri ematen (5); torturen inguruko (9); torturen irudi (6); torturen kontrako (9); torturen ondorioz (8); torturen ondorioz hil (4); ustezko torturen (4)