Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tolestu, toles, tolesten (386 agerraldi, 125 liburu eta 13 artikulutan) 1 du ad paper, tela edo kideko baten zati bati tolesa edo tolesak egin. ik tolestatu; izurtu.

Lisak kalkuluen orria tolestu eta idazmahaiko tiradera batean sartu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 94. orr.

Erditik tolesturik zetorrenez, lau plauma itxura hartzen zuen paskinak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 66. orr.

Raimundo Silvak bi aldiz tolestu zuen orria, anguluetan berandutuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 132. orr.

Egunkaria ageri du sakelan... bitan tolestua.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 188. orr.

Azkenean, idazteari utzi, papera lau zatitan tolestu, eta eskaini egin zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 379. orr.

Lau plegutan tolestu nuen noizbait papertxoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 271. orr.

Lautan tolestutako orria lisatu bezain pronto ekin zion irakurtzeari.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 35. orr.

Aztiak eskutitza tolestu zuen hasperen eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 205. orr.

Papiroa ezin da tolestu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.

Egunkaria erakutsi zion tabernariak, politikako atalean tolestua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 247. orr.

Oihala tolestu eta paperean bildu zuen trebetasun handiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 505. orr.

Ipurdi azpian tolestuta tapaki bat neukan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 79. orr.

Alkandoraren maukak tolestuta agertu da Dean askotan.  Berria - Mundua   2004-01-18

Ohe-arropak tolestu eta alde batera baztertzen ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 38. orr.

Rambletara abiatu zinen jaka besoan tolestuta, eskuak sakeletan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 33. orr.

Sofa gainean tolestu gabeko jantziak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 83. orr.

Han behean flotatzen zuten barku txikien artean, zenbait belak tolestuta, zenbait astiro, oso bare baitzegoen, bakar bat aparte samar zegoen besteetatik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 160. orr.

Burkoa tolestu, eta haren kontra jarrita esertzen naiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 71. orr.

2 irud/hed (gorputz atalez mintzatuz)

Haren hanka luze lerdenak angelu arraroetan tolestuta zeuden eroritako lekuan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 231. orr.

Zabaldu hankak eta belaunak tolestu pixka bat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 50. orr.

Hipogrifoak aurreko belaun ezkatatsuak tolestu zituen, eta makurtu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 97. orr.

Gelara sartu zitzaidan besoak tolestuta.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 9. orr.

Leun estutu zion zurrun tolestutako besoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 118. orr.

Besaurrea luzatzea edo hatzekin sorbalda ukitzeraino tolestea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Honek gerria tolesterainoko irriak sorrarazten zizkien.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 18. orr.

Noizean behin goitik behera jauziko dira kaioak, hegalak tolestuta buruz behera, fardel galduak lez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.

Hatzak tolestu zituen, haurrari agur egiten dionak bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 130. orr.

Katilu-itxuran tolestuak zituen eskuak zabaldu zizkidan, doi-doi, barrukoa ikus nezan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.

Ezpainak atzeraka tolesten zitzaizkion, hortz ilun, hautsien gainetik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.

Juan Bautistak bazekien [...] filibusteroen txistua jotzen, hala deitzen baitzuen berak, filibusteroena, lau hatz ahoan sartu, mihia tolestu eta oso errime egiten zuena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 69. orr.

Begiak tolestu zitzaizkion Dimasi.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 136. orr.

Begiak tolesturik eta erdi barrez zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 139. orr.

Belaun azpiko tendoiak erraz hautematen dira izterreko muskuluak tolesturik daudenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Malguak ziren hezur meheko hatzak, hain malguak non itxuraz amaigabeki toles baitzitzakeen hautsi gabe.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 112. orr.

3 irud/hed (bertsoez mintzatuz)

Bertsolariak ez du aski bere ideiak 10/8 egiturara tolestearekin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 91. orr.

Neurri jakin bateko doinua aukeratuko du, ordurako bere arrazoibidea silaba kopuru jakin batera tolestu duelako.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.

Hori du beti lehen urratsa: bukaerako arrazoia pentsatu eta silaba kopuru jakin batera tolestea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 103. orr.

Doinu bat aukeratuko eta pentsatu duen arrazoi hori aukeratu duen doinuaren neurrietara tolestuko du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.

Kantuen arotza da autorea -bariazio aukera baten barruan-, kantuak tolestuko zituen bertsolaria da autorea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

4 irud/hed (bestelakoetan)

Haur-kotxe bat tolesten ari zen emakume gazte xamar bat autoaren atzealdeko kutxan sartu ahal izateko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 71. orr.

Aberearen bizkarrean tolesturiko atea ireki, eta barrura sartu, behiaren atzeko hanketan paratuz zangoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 90. orr.

Bele batek alanbre zuzen bat hartu eta tolestu egin zuela filmatu dute.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Han atzean ezkutatzen, uhinak tolestuz etzaten diren lekuan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 407. orr.

Ez dela pentsamendua garraiatzen duen mintzaira tolesten, plegatzen, manipulatzen herioaren baimentzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 99. orr.

Aukera egiten hasita, nik Ellroy nahiago: basatiagoa da bere pertsonaien taxukeran, dotoreagoa bere prosa tolestean.  Berria - Kultura   2004-08-04

5 (era burutua izenondo gisa)

Uharrak kolorea jandako barnealdean paper tolestu bat besterik ez zuen ikusi.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 181. orr.

Ivan Ogareffek paper tolestu-tolestu bat, mikroskopikoa ia, eman zion duke handiari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 427. orr.

Billete tolestu bat luzatzen ziola.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 231. orr.

Nelliek kolpetxo batzuk jo zituen bere sudurraren kontra musuzapi tolestu txiki batez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 137. orr.

Etiketadun, isil, besoan eskutrapu zuri tolestua zuela, nagusiaren hitzen baten zain zirudien.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 26. orr.

Vernerren belaun tolestuak leunki jotzen zuen soldaduaren belaun orobat tolestua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 95. orr.

Laguntzaile batzuek anda tolestu bat zeramaten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 534. orr.

Bi bidaia eginen dituzu hiru maletok eta gurpilaulki tolestua nasatik kubertara altxatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belauna tolestu (4); belaunak tolestu (6); belaunak tolestu zituen (3); bitan tolestu (4); egunkaria tolestu (9); paper tolestu (9); paper tolestu bat (6)

besoak tolestuta (6); tolestuta zeuden (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus