Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tolestatu, tolesta, tolestatzen (34 agerraldi, 17 liburutan) 1 du ad tolestu.

Banan-banan arropak erantzi eta kontu handiz tolestatu ditu belar gainean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 53. orr.

Mapa tolestatu zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.

Mutilak egunkaria erosi, beso azpian tolestatu eta ate birakaria bultzatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 82. orr.

Bitan tolestatua zegoen eta karratua zen: hogeita bost zentimetro luze eta beste hainbeste zabal.  Elizen arteko biblia   Ir 39,9

Josi zapiak elkarri, bost alde batetik eta sei bestetik; seigarren zapia tolestaturik jarriko duzu oihal-etxolaren aurrealdean.  Elizen arteko biblia   Ir 26,9

2 irud/hed

Tximeletak [...] tente tolestatzen dituzte euren hegoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 217. orr.

Baita [...] burdinazko ohe bat ere, bi zatitan tolestatua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 71. orr.

Zergatik zaude besoak tolestaturik?  Elizen arteko biblia   Sal 74,11

Neskatoa etzanda zegoen, belaunak kokotseraino tolestaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

Bat-batean, gorputza tolestatu eta jauzi arin bat egin du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 40. orr.

3 (bertsoetan)

Ondoren, arrazoi hori 10/8 silabatako neurrira tolestatu zuen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 103. orr.

Bertsoaren bukaerako arrazoia pentsatu, arrazoi hori hitzetara tolestatu neurriaren arabera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 15. orr.

Gutxi-gehiago, eskarmentudun bertsolariak, azken arrazoia pentsatu eta tolestatzearekin, esaldiari errima-hitz menperagarri batez amaituko den egitura emango dio.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 16. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Armairua zabaldu eta, karpeta askoren azpitik, paper tolestatu bat atera zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 47. orr.

Eskuzapi tolestatua magaletik hartuz eskua gora altxatu eta mahaiaren gainean kolpe lehor bat jotzen ikusi nuen, edalontziak dantzan jarriz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus