Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Askoz beranduago baino ez nintzen konturatu, ahal zuen guztietan, toka mintzatzen zitzaigula Rita gizonezko guztioi. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 52. orr.
-Lagun nazak, biluzi behar diagu -xuxurlatu zidan, hura ere toka. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.
Lehena "Ez duk ukanen nitaz beste Jainkorik" zen, berriro toka esanda. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 103. orr.
-Jainkoari toka? -nioen nire artean, Basurtoko Joan Sanzek esandako berbera mamurtuz. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 103. orr.
Neskak toka utzi zuenean, mutila ere zukara pasatu zen, baina konturatu gabe hasieran. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 137. orr.
Horrela hasiko banintz, eta hika erabiltzea erabakiko banu, aukera egin beharko nuke ondoren toka eta nokaren artean, eta ez da kontua inor ere mintzea hemen. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 16. orr.
Adiskidantza eta politika: toka eta noka eta gero mokoka. Herria 2003-02-13