Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
noka 1 adlag emakume bati hika. ik toka1.
Heletako ama familia toka eta noka ari zen koskak zirenekin, zuka, aldiz, entterkak zirenekin. Herria 2001-04-12
Gehiegizko konfiantzarik gabe -ez zidan noka egiten- eta zuhurtziaz -ez zidan galderarik egiten-, harira joan zen: azken hilekoaren data, prezioa, erabiliko zuen teknika. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.
Adiskidantza eta politika: toka eta noka eta gero mokoka. Herria 2003-02-13
2 (izen gisa)
Beti noka bortitz hori. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 11. orr.
3 nokako izlag
Edozein kasutan, azpimarratu beharra dago hitanoaren presentzia nokako elkarrizketek osatzen dutela gehien-gehienean. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 9. orr.