Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Titularitatea edo jabegoa publikoa zein pribatua izanik, zerbitzu publikoa eskaintzen duten erakundeek baliabide publikoak eskuratzeko bidea izan beharko lukete. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 90. orr.
Hezkuntza sistema publikoak bakarra izan behar duela eta zerbitzuan oinarrituta egon behar duela, ez titularitatean. Berria - Euskal Herria 2004-01-30
83koetan zinegotzi hautatu zuten, eta bien bitartean lanpostu bat lortu zuen unibertsitate sortu berrian; ez zuen asko itxaron behar izan titularitatea eskuratzeko. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 118. orr.
Berez publikoak ez diren datu batzuk ezagutarazi direla aitortzen du hala ere, hala nola diru kontuen titularitateari buruzkoak. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
Hutsegite baten ondorioz malformazio handiekin jaiotako ume baten kasuan, kalte-ordainak eskatzeko titularitatea ez dela soilik gurasoena, baizik eta haurrarena ere badela, modu horretan bizi honetan izango dituen beharrizanei aurre egiteko modua izango duelako. Berria - Gaiak 2006-04-05
Orduan honako auziak izan genituen eztabaidagai: egunkariaren jabego edo titularitatea; kazetari euskaldun gutxi zela; euskarazko tradizio periodistikorik ez zegoela; eta irakurleria edo masa kritikoaren falta zegoela. Berria - Euskal Herria 2004-04-24
Izaera juridikoa eta titularitatea (publikoa edo pribatua) edozein delarik ere, hilerriek araudi honetan ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Berria - Harian 2005-02-23
Bukaresteko Unibertsitate Zentraleko literaturako katedradun nagusi eta ahalguztiduna izateak ez zituen gauzak errazten: are gehiago, ezinezkoa egiten zuen zutabearen titularitate-aldaketa batean pentsatzea ere. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 164. orr.