Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

titiburu (98 agerraldi, 27 liburu eta 3 artikulutan: orobat titi-buru 6 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean, eta ditiburu 2 agerraldi 2 liburutan) 1 iz bularraren burua, botoi itxurakoa, edoskitzean umeak ahoan sartzen duena. ik titimutur; titipunta.

Botoien gisako titiburu arrosak koroa ia ikustezin banarekin.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 118. orr.

Egutxik ez zituen gustuko titiburu harro, zabal eta ilunak.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 40. orr.

Izaren igurtzia sentitu nuen titiburuetan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Haurrak berehala ikasten du amaren bularrarekin jolas egiten, eta batez ere titiburuarekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

Eskuineko bi hatzekin ezkerreko titiburua bildu eta haurrak ahoa zabaldu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 136. orr.

Hura hiltzeko erabaki serioa, kamisoiaren behealdea gerrira jaso, neure gainean hankalatraba jarri eta, atsegin izateko intentzio nabarmenegiaz, titiburuak atximurkatu zizkidan egunean hartu nuen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 120. orr.

Titiak muxukatu zizkion telepatiaz, titiburuak gogortu arte.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.

Bular guriak nabari zaizkio, ez handiak ere, baina bai ongi biribilduak, dardara zaluxkoak, eta titiburuko mahats aleak gotor kamisetapean, bizirik baleuden.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.

Bera izan zen Danielaren bularrak ukitu zituen lehen mutila, bere titiburuak miazkatu zituena.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 98. orr.

Nire bularretan ibili da biribil txikiak eginez, zehatz milikatuz, jakinduriaz putz eginez, erantzun dute nire titiburuek eta harro jaiki dira.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Neskatoaren bular oparoei begiratu zien, titiburu ederki puztuak eta ilunak zituen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 69. orr.

Nire titiburuak tentetzen eta nire alua hain maitea dudan eran pilpiraka sentitu nituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 100. orr.

2 (gainerako ugaztunena)

Bagoiko ate erdi irekitik behatzak eskaintzen nizkien une batez behinik behin errapeko titiburuena egin zezaten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 51. orr.

3 irud/hed

Euria kalean behera zihoan, distiratsu eta txistukari, egunkari-orriak inarrosiz, zilarrezko titiburutan jauzika asfaltoaren gainean, leihoak marratuz, tranbien eta taxien pinturari distira emanez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 288. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nire titiburuak (4); titiburuak ferekatzen (3)

titi buruak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus