Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

titipunta (6 agerraldi, 4 liburutan; orobat titi punta 11 agerraldi, 9 liburutan) iz titiburua.

Umearen ezpainek titi puntak bilatzen zituzten goseti.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.

Ezpain artean umeldutako atzamarrak tentuz erabiltzen zituztela laztanak emateko; lepagainean, titipuntetan, ipurmasailetan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 106. orr.

Amestu bezain gogorrak haren titi-puntak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 33. orr.

Burua jaso eta senak bultzatuta atzeranzko keinua egin zuen, zerbitzari ilegorriaren titipunten mehatxuaren aurrean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 244. orr.

Bular beteak, titipunta borobil marroiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 42. orr.

Titipuntak eta hauen inguruko koroak ia modu lizunean nabarmentzen ziren.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus