Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez titi ez ipurdi ez duten marimutil horietako batekin. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 177. orr.
-Aldizkarietakoak titiak barik errapeak dira, eta horiek bai egoten direla silikonaz beterik. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 86. orr.
Titia umearen ezpainetan tinkatzen den bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.
Titia, eskubarruan kabitzen dena, txikia. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 22. orr.
Halako batean, gorputza apur bat zutitu eta titiak agerian geratu ziren, zeharka. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 53. orr.
Haurtxo batek titia edoskitzen duenean bezala. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 84. orr.
Amonak Santuaren esana bete zuen, eta bat-batean laurogei urtetik gorako titiek esnea oparo eman zuten. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 41. orr.
Behin batean, koka esnifatzen ari ginela, Rodolfok titi bat txupatzen uzteko eskatu zidan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 105. orr.
Titiak erabiltzen zizkidan esku artean eta hitz lizunak esaten zizkidan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.
Andre bat larru bizitan, gizon bat titiak igurzten eta beste norbait alua jaten ari zaizkiola. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 103. orr.
Juxtu-juxtu uzten dit titiak laztantzen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 101. orr.
Nik titiak ferekatu nizkion, titiburuak musukatu. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 132. orr.
Larruzko gona gorria, sare moduko mediak, titiak ozta-ozta gordetzen dizkion top beltza. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 106. orr.
Harrigarria ongi plantatutako titi pare batek eragin ditzakeen mirariak! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.
Eskua atorraren azpira sartu eta titi bat behar bezala jarri zuen bularretakoan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 80. orr.
Izerditan blai zaude eta jertse urdina titietan itsatsirik igartzen duzu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 71. orr.
Txikia titian zintzilik, eta zaharrena ezkontzekotan. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 107. orr.
Ama gaixoa, esnea nonbaitetik atera behar eta, arrebaren titiari atera zioten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 49. orr.
Titietaraino naukak hire alukeriekin. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 16. orr.
Asper-asper eginda nengoen Londresekin eta bertako mugida teknoarekin; titietaraino, garbi esateko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 36. orr.
Nik sekula ez dut problemarik izan, baina Genobebarekin, hura titiko mina, hura! Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 137. orr.
ik titiko.
Hermannek titi handiak gustatzen zitzaizkiola esan zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 11. orr.
Ikusi zelako titi ederrak dituen, zelako sabel laua, zelako ipurdi gozoak. ik titieder. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.
Harro agertu ziren bularrak, bi titi sendo, gordelekutik irteteko grinatsu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.
Begi berdeak, titi eta izter neurri-neurrikoak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 149. orr.
Gero, titi zuri puntta-gorrail haiek besarkatu eta pixka bat milikatu nituelarik, [...]. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 166. orr.
Sostenak nola edo hala kenduz titi mardulak igurtzi eta igurtzi ari da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 273. orr.
Zerbitzariaren begiak, beren onetara gabe, saltoka ari ziren, noiz Anaren titi oparoetara noiz xilko beltxarandura. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 296. orr.
Mugitzerakoan, bere titi txiki alaiak erdizka erakusten zituen noizean behin, xarma handiz. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 166. orr.
Titi zahar eroriak ditu azpitik zintzilik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 105. orr.
Orduan eta erakargarriago ikusten nuen Itsaso, bere ile luze, sabel zapal eta titi borobil txikiekin. Aitor Arana «Onan», 2000 - 70. orr.
Nik atsegin dudan guztia duzu: titi txikiak eta ipurdi gogorra. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 22. orr.
Niniaren ahoa esnez hantu titi ubeletan pausatzen zuen amultsuki. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 187. orr.
Bularretakoa ere kendu zuen, titi biribil, tente, perfektu batzuek libre utziz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.
Neskatila freskoak, izter, ipurmazel eta titi oparokoak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - Jos? Saramago, 2000 - 117. orr.
-Bi titi ozeaniko. «Kuskue tanden», 2004 - 122. orr.
· Kezka izan zituen zelulitisa eta titi nahi baino eroriagoak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 71. orr.
Elenaren titi lehen mardulak beheratu egin dira, koxkor ikarati bihurtzeraino. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 150. orr.
Gizena, titi aukeran handi samarrez hornitua, industrialderen batek jandako baserri ohi bateko alaba baten itxura bete-betea zeukan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.
Sagarrak eta udareak metatzen ziren, arkitektura erregularrez, piramideak eratuz, eta titi errekaren hasierako gorritasunak erakusten zituzten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.
Gérard ere segundu horretaz baliatu da titi artekara so labur baten emaiteko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 115. orr.
Higuina, mina titi-erroetan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 61. orr.
Uzten al dik titi kozkorrak ukitzen, e? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 69. orr.
Niri gustatzen zaidan gauza bakarra zure titi puskak dira. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 192. orr.
Ez zaio ahaztu kontzertua aurrera eramaten, titi-kolpez eta sexu probokazioen bitartez bada ere. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 40. orr.
Ume maiak, eta berauen amak, beren alkandora zuriekin, titi-haur bana altzoan garraio. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.
Zu eta ni haur jaioberri eta, gehienez ere, titi-ume izan ginen euskaldun baino lehen. ik titikume. I?aki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.
Hitzek inon ikasi gabeko jakite bat dakarte berekin, ezjakinak edo jakinezak gozatutako jakite bat, eta hargatik dira pentsamenduaren ama eta ume, arrazoiaren inude eta titi-ume. I?aki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.
Ze ondo pasatuko duzun nirekin, titi-tente xixtrin honekin baino hobeto, Mikel. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 190. orr.
Jennifer titi-harroaren posterra. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 153. orr.
Itsasoan euria, egurra basoan, egunez ilargia eta gizonezkoen titiak aipatzen dira euskal esaera zaharretan alferrikako gauzen adibide eta eredutzat. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 11. orr.
Zerrama, bestaldera jiratuz, makilari hurbildu zitzaion, eta titietatik zintzilik zeuzkan zerrikumeak, bat-bateko ilunpe hartan galduta eta kurrinkaz, borrokan hasi ziren amaren toles eta poltsen azpian. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.
Hamabi titi-xerri txiki bigun. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.
Beira lodiko botila txiki gomazko titi zahar marroidun haiek gordetzea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 45. orr.
Basa txakurrek ere ematen diete beren umeei titia edatera. Elizen arteko biblia Nk 4,3
Erditze baten irudia ikusiko genuen [...] ama hori haurrari titia ematen gero-. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.
Aterpeetan eta etxeen eskailera ilunetan pasatzen zuten gaua, umeei titia ematen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 70. orr.
Titia emanik hazi bainuen neure alaba. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 45. orr.
Hiru amek ematen diete titia bostoi, bereak ez dituztenei ere bai. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 108. orr.
Eme bat iristen denean aurrena topatzen duen umeari ematen dio titia. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 96. orr.
Lau amatik batek ematen dio titia haurrari, bizitzako lehen sei hilabeteetan. Berria - Gaiak 2004-07-06
· Zorionekoak agorrak, haurrik sortu ez duten sabelak eta titirik eman ez duten bularrak. Elizen arteko biblia Lk 23,29
Umeek senaz bi lan dituzte: titia hartu eta lo egin. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.
Titiburua eskuez inguratu eta titia hartzen hasten zen begiak itxita eta intziri txikiak eginez. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 107. orr.
· Ukuiluko lau bazterretatik datozen marruek titia hartzeko ordua iragarri dute. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 110. orr.
Geldi zaitez haurrari titia kendu arte. Elizen arteko biblia 1 Sm 1,23
· Titia kendu berri dioten txekor bat sokaz harrapatzen ari den Mendebaldeko unai batek. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 87. orr.
Nerea eta biok nobelaren azken partea gaueko titi-aldien arteko ordu eskasetan amaitu nuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 192. orr.
Ahal genuena eginez, ipurdi-heltzen, titi-jorran eta musuka, han errenditzen gintuan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.
Ez baitakizue zertarako balio dezaketen [akademiak], titi jorran ibiltzea, barkatu hain gordin ibiltzea, askoz ere atseginago gerta daitekeen adin horretan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 125. orr.
titi ederrak (6); titi handi (5); titi handiak (3); titi pare (8); titi parea (6); titi puntak (7); titi txiki (3); titi txikiak (3); titi zuri (3); ze titi parea (3); zure titi (5)
amaren titia (3); haurrari titia (5); titia ematea (4); titia ematen (9); titia hartzen (3); umeei titia (3)
gizonezkoen titiak (4); nire titiak (8); titiak erakutsi (4); titiak igurzten (4); titiak ukitu (3); titiak ukitzen (3); zelako titiak (3)