Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertan aipatzen diren esaldiek banakoak izan behar dute, ez tipoak. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 132. orr.
Adina, altuera, pisua, tipo morfologikoa, larruaren tonua. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 45. orr.
Beti da interesgarria hizkuntzen tipo gramatikala jakitea. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 277. orr.
Tipo horren ezaugarri nagusiak hauek dira: ia ez dago elkarketarik, eratorketa oso gutxi erabiltzen da, flexioa gutxi garatua dago [...] eta horrenbestez, hitz ordena oso erregela zorrotzei atxikia dago. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 279. orr.
Transmutazioa: espezieak ez dira tipo aldaezinak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.
Ikuspegi horretatik begiratuta, indibiduo bakoitza tipo esentzialaren imitazio inperfektua litzateke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.
Hala gertatzen da multzokatze mota honen tipo ezaugarri batean: flexio paradigmetan, alegia. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 162. orr.
Horren arabera, espezie bakoitza tipo ideal edo unibertsal bati dagokio. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.
Vitruvio bera da bere burua aurkezten duena arkitektoaren tipo idealaren adibide bezala. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 190. orr.
Zoologian arrak eta emeak daude, baina ez dago espeziearen tipo idealik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 83. orr.
Aizkoraz ebakitako kokotsak eta sudurrak, euskal tipo eredugarriak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 122. orr.
Mundu islamikoan zehar tipo estandar bilakatu zen komunitate-mota baten lagina. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.
Behin eta berriro berpizten den intelektualaren tipo mesianiko hori, Menéndez Pelayotar edo krausista lehenbizi, 98tarra gero, laster faxista, demokrata konstituzionalista hurrengo, herri espainolaren arima salbatzeko bokaziokoa beti. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 67. orr.
Ohiko kontzeptuen tipologiak hertsiki lotuta daude kontzeptuon metrizazio-prozedurei, eta are zehatzago prozedura horietarako erabilitako eskalen tipoei. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.
Begirada altxatu gabe ere neska hura ez zela nire tipoa gogoratu nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 142. orr.
Tenplu-tipo nagusiak, tenplu guztien kanpoko itxura mugatzen edo finkatzen dutenak, hauek dira [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1530. orr.
Esaldi-banakoa" gertaera bakarra da, behin bakarrik gertatzen den esaldia (utterance token), eta "esaldi-tipoa", antzekoak diren esaldi-banakoek osatzen duten taldea. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 166. orr.
Hizkuntza familiak eta hizkuntza tipoak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 277. orr.
Hizkuntza familia oro ez da, berez, -eskubidea duelako eta betirako-, hizkuntza tipo jakin batekoa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 277. orr.
Hizkuntza tipoa ezagutzen hasten direnean harrituta gelditzen direla esan digu irakasleak. Berria - Euskal Herria 2004-02-22
Emazteak, emazte tipoak. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 42. orr.
Gauzak garbi dituen emakume tipoa dirudizu... Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 60. orr.
Bereizketa hauen gainean karakterizatzen ditu Ortega-k arraza edo herri tipoak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 217. orr.
Bi solairurekin, hegazkinaren modelo tipoa 555 bidaiarentzakoa da, hiru klasetan banatuta (22 lehen klasean, 96 business-ean eta 437 turista klasean). Berria - Harian 2005-01-19
Perpausa da sintagma tipo beteena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 160. orr.
Etxe tipo bat desagertzen denean, arraza bat itzali da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 178. orr.
Horrela sortu zuen ama doilorraren literatur tipoa, ordura arte ezezaguna. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 9. orr.
Gero dago hirugarren saileko nagusi tipoa, "nagusi ez nagusia". Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 114. orr.
Horretarako, bolaluma tipoko linterna txiki bat jartzen da betazalean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.
Izan ere, 'legez kanpoko elkartea' delako tipoa Espainiako Zigor Kodean bi ataletan banatua dago, eta oso bestelakoak dira bata eta bestea. Berria - Euskal Herria 2004-12-26
Mota horretako adierazpenak epaitzeko tipoa badagoelako: biktimak umiliatzea eta gutxiestea zigortzen duen Zigor Kodeko artikulua. Berria - Kultura 2006-01-27
Talde armatuari laguntza ematearen zigor tipoak berriz aztertzea. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Arazoak baitakartza tipo penal batean bereizketa egiteak biktimen sexuarengatik. Berria - Euskal Herria 2004-06-26
Terrorismo delitua aipatzen bada, Zigor Kodeak aurreikusitako delitu tipoen aplikazio zabala onartzen delako da. Berria - Euskal Herria 2004-07-09
Montesinos-ek erromantizismoaren barruan tipoak bereizten ditu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 48. orr.
Lainobera tipo hauek osatzeko, haize nagi mantsoa behar du egon. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.
Dutxa katarsi tipo bat da, etnografoek sinistu nahi ez badute ere. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 41. orr.
Esaterako, petrolioaren salneurriak igotzeak edo interes tipoak gehitzeak inbertsioan eragin txarra izan dezaketela ohartarazi du. Berria - Ekonomia 2004-07-07
Errenta Zergako tipoen jaitsiera. Berria - Ekonomia 2004-01-23
Hipoteka indizeen tipoak neurtzen dituen Euriborrak, bi hamarren egin zuen behera urtarrilean, eta %2,216an amaitu zuen. Berria - Ekonomia 2004-01-31
Baina hortik aurrera lan guztia letra-tipo eta tamaina berarekin idazteko joerari eutsi behar zaio (baita izenburuetan ere). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 370. orr.
Halaber, garai hartako letra tipoekin edozein hitz edota esaldi idatzi eta paperean etxera eramateko aukera eskaintzen du erakusketak. Berria - Kultura 2006-03-10
Hamar mila tipo zeudek Hollywooden nire lekuan egon nahi luketenak. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 153. orr.
Bi tipo eta zoritxarreko tipa bat makillajez gainezka. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.
Hasten da hizketan [...] eta ohartzen zara zeu bezalako tipoak traba direla Lehendakariarentzat. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 80. orr.
Ablepsiak jotako tipo bat ezagutzen dut. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.
-Tipoa ez zen ez zaharra ez gaztea. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 22. orr.
Tipo hori ziniko bat da. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 74. orr.
-Eta tipo hori ez da ergela, eta ez dago burutik eginda ere. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 18. orr.
Tipo batengatik bi egun baino gehiago sufritzea astakeria galanta da. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 19. orr.
Emakumeak eduki ditut, borrokan egin dut tipo batzuekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 58. orr.
Ni ez nintzateke tipo horrekin fidatuko -ihardetsi zuen, zalantzarik egin gabe, zioenaz segur. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 171. orr.
Tipoa lurrean zegoen zauriturik. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 245. orr.
Ez nuen egin nahi berriro beste tipoarekin egin nuena, hirugarrenak dena ikusi baitzuen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 24. orr.
Tipo bat han barruan, lurrean eserita, erretzen, eta neuri galdezka ea nola nuen izena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.
-Horko tipo hori, gure lekua hartu duena, tranpa egiten ari da. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 84. orr.
-Hi haiz hi, tipoa -esaten genion halakoetan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 89. orr.
Tipoa bere onetik aterata zegoela iruditu zait. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 224. orr.
Tipo honek zainetan zaborra baino zerbait gehiago zeukak! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 101. orr.
Tipo baten bizkar bizi naiz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 229. orr.
-Tipo bat garbitu behar duzu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 206. orr.
Aspaldi galdu nioan arrastoa tipo hari. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 151. orr.
Irrikan naukazu jostailu polit honekin lehen aldiz tipo bati tiro egiteko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.
Tipo zintzoa duk, ikusiko duk. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 28. orr.
Lotsati samarra da, baina tipo ona. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 133. orr.
Tipo jatorra da baina... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 8. orr.
Idazkaria tipo handiuste samarra zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.
Sudurrik ez duen tipo higuingarri hori ikusten duenean. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 176. orr.
Meheegia eta urduriegia iritzi nion tipo luze ilehori hari. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.
Tipo betaurrekoduna eta ondo orraztua. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.
Tipo gogorra izandakoa, famak dioenez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 103. orr.
Tipo gogorrarena egin nuen berarekiko aurrez aurrekorako. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.
-Bai... lehengo tipo bera duk. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 51. orr.
Tipo metodiko, minbera, mesfidati xamar bat. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 203. orr.
Aparteko tipo bat, esaten zuten. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 19. orr.
Hitz pare batean edonork ulertzeko, tipo enrollatua zela esango nuke. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 86. orr.
Inixio euskarazko tipo mohikano elezakar bat da, eta itota bizi da hainbeste idiota elebakar eta elebidun izeneko belarrimotzekin. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.
Ez Arrietarena, banekien-eta zer tipo-mota zen emakumeekin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 192. orr.
Udaberri hartan tipo xelebre andana ederra ezagutzeko parada izan nuen Maximilian plazan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 51. orr.
euskarazko tipo (3); horrelako tipo (3); izeneko tipo bat (3); jantzitako tipo (7); lehengo tipo (3); letra tipo (3)
tipo arraroa (3); tipo atsegina (5); tipo bat etorri (3); tipo bat zegoen (3); tipo bera (4); tipo berezia (3); tipo bikaina (3); tipo bitxia (6); tipo bizardun (3); tipo gaiztoa (3); tipo gogor (3); tipo gogorra (6); tipo jatorra (18); tipo jatorra da (8); tipo luze (3); tipo majoa (3); tipo mehe (5); tipo mehe bat (3); tipo ondo orraztuak (3); tipo penal (4); tipo xelebre (4); tipo xelebrea (3)
bakeroetako tipoak (4); egunkariko tipoak (4)