Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tinta 1 iz idazteko, marrazteko edo inprimatzeko erabiltzen den isurkaria, eskuarki beltza.

Erreka bat, "Eau de Robec" deitua, tinta bezain beltza.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 404. orr.

Eskolako liburuen testu, ariketa eta diseinuak ahantziak ditut, baina artetan tintaren usaina datorkit!  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 50. orr.

Tintak dir-dir egin zuen paperean istant batez, eta gero, orriak barrura xurgatu balu bezala, desagertu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 203. orr.

Tintan itotako euli bat.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 67. orr.

Ekarri papera eta tinta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Tinta, luma eta papera ekarrarazi zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1081. orr.

Eskerrak tinta baino modu iraunkorragoan gorde nituen neure oroitzapenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 203. orr.

Biroren bolalumak oso erabiliak eta goraipatuak izan ziren hegazkinetan, tinta ez baitzen isurtzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.

Itxurak eta tintari zerion usainak nabarmen zuten liburua berri-berria zela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 77. orr.

Zein egokia litzatekeen tintaz bustitako bola txiki bat paperaren gainean tintazko arrasto mehe eta garbia uzteko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 25. orr.

Idazkera fina, txinatar tintaz egina.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

Ipuin bat dugu bizitza; orri zurian idatziz goaz, tinta amaitzen zaigun arte.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 220. orr.

2 (izenondoekin)

Tinta berri baten bila murgildu zen, inprentetan erabiltzen diren lehortze azkarreko tintekin saiakuntzak eginez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 25. orr.

Tinta sinpatikoaz idatzitako gutun batzuk aurkitu zituztela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 137. orr.

Paperek tinta freskoaren usaina ekartzen zuten oraino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 112. orr.

Bitarte horretan George anaia kimikariak tinta egokiago bat asmatua baitzuen bolaluman erabiltzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 29. orr.

Agindu zuen jauregiko Historia liburuetan tinta ezabaezinez idatz zezatela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 67. orr.

Zentsuraren tinta ezabatzailearen azpian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.

-Agian tinta ikusezina izango da! -esan zuen xuxurlan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 197. orr.

Pergaminozko paperean eta tinta txinatarraz dotore idatzita zegoelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 417. orr.

Apurka-apurka gris bihurtzen ari da tinta beltza.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 71. orr.

12 zenbakia, tinta urdinez idatzia, 49 zentimetro koadroko paper batean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 114. orr.

-Ez, ez duk odola -esan zidan-, tinta gorria duk.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 31. orr.

Pergaminozko kartazal horixka berdin-berdinak, tinta berdez idatziak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 42. orr.

Helbidearen letra irmoek, tinta bioletaz marrazturik [...] badute oraindik dirdira pittin bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 112. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tatuajeetarako hainbat tinta sorta kutsatuta egon daitezkeela ohartarazi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Tinta injekzioz dabiltzan gailuak identifikatzeko lanean ari dira.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Tinta usaina, papera nire behatzen artean zimurtzen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 171. orr.

Isilik eta txukun zegoen kalea tinta-koloreko zerupean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 21. orr.

Nik neure sentipen guztiak laburbildurik ikusten nituen tinta-tantaz zipriztinduriko orri hartan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 259. orr.

Egunsentiarekin izarak jarri zizkieten gainean hilei, eta izaren zurian berehala zabaldu ziren tinta borroien moduko odol guneak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.

Beste tinta marka salatari bat pasaportean.  Berria - Mundua   2004-04-27

Kexu agertu ziren hala ere, hiru bat tinta-urratu ageri zirela eta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 48. orr.

Ondoan, tinta-lata batzuk, eta makina-olio ontzi pare bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 146. orr.

Soilik bukaeran, eskuz idatzitako gehigarri bat, faxak utzi ohi duen tinta arrastoen artean doiki irakur zitekeena: muxu bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 119. orr.

Hau kartoizko kutxa bat da, barnean nire tinta flaskoa duena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 25. orr.

Egunerokoa, ordea, tinta-botila gainean puskatu aurretik bezain garbi zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 202. orr.

Liburuak, makila magikoa, pergaminoa eta luma lurrean sakabanatu ziren eta tinta-botilatxoa plasta! erori zen guztien gainera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.

Bost langile joatekotan dira Gales-era, tinta kartuxa berritzen ikasteko.  Herria   2001-04-05

Segituan atera zuen zigilua eta tinta-tanpoia gordelekutik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 39. orr.

Tinta-zanpagailuarekin nire txostena zigilatu eta kanpora egotzi ninduen konturatu orduko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 214. orr.

Gaur arte hainbesterainoko tinta-ibaiak sortu eta jaitsarazi dituen jatorrizko testu polemikoaren originala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

Diferentzia hori aski izan da kristautasunean tinta-uholdeak sortzeko, eta odol uholdeez hobe ez mintzatzea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 224. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Ez da kapa tinta-kolore soil hau, ama nirea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 35. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Imanolek idatzitako inpresio solteak dira, boligrafo tinta desberdinez, bakoitza bere datarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 218. orr.

Gauza zitala da anhilinaren kolorea, eta Pernilek [...], buruan anhilina-tintazko dutxa hartu zuenak alegia, hiru egunez egon behar izan zuen etxean sarturik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.

6 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Tinta poto ilara oso bat apal baten gainean, eta disolbakin botila pare bat, bere usain azkar bereziarekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 168. orr.

7 tintaz eginiko margolana.

Olioa, ikatz ziria, grafitoa, pastela, akuarela, tintak...  Berria - Kultura   2006-01-05

Orain, aldiz, 150 olio zein tinta, 15 litografia harri eta 77 grabatu izango ditu museoak.  Berria - Kultura   2004-08-10

8 zefalopodoek jariatzen duten isurkari iluna.

Zinegotziak, txipiroiak tintaren atzean bezala, bere burua ke hodei artean ezkutatzeko ahalmena zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 323. orr.

Hara zer prestatzen ari naizen gaur: txipiroiak tintan, baina neure ukitu originalaz, ardo zuriaz bustita.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 96. orr.

9 tinta-ontzi ik tintontzi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lumak eta tinta (3); papera eta tinta (5); tinta beltzez (6); tinta berdez (4); tinta gorriz (10); tinta urdinez (5); tinta usaina (3)

tintaren usaina (3)

tintaz zikinduta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus