Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tintontzi (orobat tinta-ontzi g.er.) iz idazteko tinta daukan ontzi txikia.

Bere mahaia eta bere kadira utzi zizkidan, eta bere luma eta bere tintontzia ekarri. Antzara-luma luze bat eta tintontzia eskaini zizkion gero.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 227. orr.

Astiro eta kontu handiz estalkia kendu zion tintontziari, luma tintatan sartu eta idazten hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 8. orr.

Tintontzi txiki batean busti punta, eta hau idatzi zuen beirazko lumak: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.

Kristalezko tintontzi zikina eta idazteko paperaren kartoizko kaxa hartu zituen apalategitik.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 80. orr.

Eta ez da falta eskolako gela bat: arbelak, idazmahaiak, tintontziak, mapa zaharrak...  Berria - Kultura   2004-03-26

Harraskan hustu tintontzi gorria eta berdea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

luma eta tintontzia (4); tintontzia atera (3)

luma tintontzian (7); luma tintontzian busti (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus