Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hantxe egon zen mahaia, baioneta esku artean tinki zeukaten bi guardak zaindurik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 138. orr.
Merkantzien tren batean sartzen gaituzte, eta han etzaten gara taularen gainean, ez gelan bezain tinki. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 33. orr.
Oraino berantean, 1985ean, bazegoen zubiko pitrail moztuaren puska bat, etxeari tinki lotua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 62. orr.
"Oraingo kontuak", dio bere artean, eta poltsako eskulekuak ahal bezain tinki estutuz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 141. orr.
Hondarkien erdian, ileak nahasirik, ezpainak tinki, baraila-hezurrak gogor. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 33. orr.
Emeki-emeki entseatzen nintzen ene bi auzoen manta mutur bat ene gana tiratzera, baina deusik ez heldu tinki-tinkia zeukaten. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.
Baina ostatuko ate eta leihoak tinki-tinkia hetsiak ziren. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 173. orr.
Elkarte horrek haatik ez du bere gogoeta gela baten barnean tinki tinkia atxiki nahi, zabaldu gogo du lau bazterretara. Herria 2001-09-20