Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Testu horren 10. artikuluaren harian indargabeturik geratu ziren lurraldeetako arau mota guztiak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.
Josep Pique PPCko presidenteak testuko hainbat punturekin ados zegoela esan zuen. Berria - Harian 2006-01-24
Teognisen testuan Homero, Hesiodo, Solon, Mimnermo, Tirteo, Pindaro eta Arkilokoren aipu ezagunak aurkitu dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.
Aristotelesek semeari idatzitako testu honetan greziar garaiko sistema politiko eta moralaren ezaugarri nagusiak atzeman ditzakegu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 214. orr.
Liburuena edo, hobeto esateko, testuena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 33. orr.
Testuak dioena testua bera da, hitzen ispiluan islatuko balitz bezala. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 243. orr.
Eraiki behar duen testuko koherentzia eta edertasuna ditu artistak legedi. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.
Porrota dute zigor testua bera baino luzeagoak diren itzulingurukako ahaleginek. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.
Aipuak testuaren edukiarekin eta erritmoarekin bat etortzeak asko errazten du horren irakurketa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.
Haren hitzak ebakineko testua baino argigarriagoak gertatzen hasiak zitzaizkidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 131. orr.
Testuen erredakzio-prozesua ezberdina izan zen, kasuen arabera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.
Pentsatu ere egin nuen Eugeniari bidalitako testuaren inguruan nobela bat idaztea bazegoela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 167. orr.
Testuaren mamia nahasketa handi bat da: kristautasuna, taoismoa, naturismoa, kidetasun kastrensea, Kung-Fu telesaileko esaldiak... dena sartzen da. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 94. orr.
Testuen interpretazio subjetiboa. Berria - Harian 2005-12-06
Pablo Valdesen testuko pertsonaia nagusiak mojak dira. Berria - Kultura 2006-01-31
Administrazioan gehien erabiltzen diren testuen bertsio elebidunak. Berria - Harian 2005-09-23
Testu haiek eragindako gogoetez ari ziren Xankapo eta Xereal. «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.
Hori da, hain zuzen, palinpsestoen grazia: testu bakarra ageri den lekuan bi testu izatea. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.
Donostiari buruzko testu batzuk euskaratzea. «Kuskue tanden», 2004 - 61. orr.
Testuz kanpoko zer horiek guztiak "testuingurua" deritzon zakuan sartu ohi dira. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 142. orr.
Testuz kanpoko alderdiok gutxiestea [...] bat-bateko bertsogintzaren izatea bera ukatzea da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 143. orr.
Testu hoberenak aukeratu (zure gaiari gehien lotzen zaizkionak, garbienak direnak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 333. orr.
Globalizazioaren aurkako testu laburra osatu du hemengo lan-talde batek. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 290. orr.
Kontua da testu xehea eta ikusiezina berrezartzea, idatzitako lerroetako irriztoak zeharkatu eta noizbehinka astintzen dituena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 35. orr.
Hala ere, testu zaharren amaraunetan arakatzeak baino gehiago kilikatzen ninduen ordurako testu berrien sorkuntzak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 74. orr.
Leibnizen aipatu bi testu laburtxoak oso egokiak dira haren funtsezko filosofia dinamikoaz jabetzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 88. orr.
Esaldi hori testu budista edo hinduista batetik aterea ere izan liteke. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 181. orr.
Testu pitagoriko peto-petoa zen, dudarik gabe, eta zentzu bikoitzez irakurri beharrekoa, noski, sinboloz eta enigmaz josita zegoen eta. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 125. orr.
Testu korapilatsua da. Berria - Euskal Herria 2004-02-24
Garrantzizkoa da aipuak dioena zuk testu nagusian esanda ez izatea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.
Jatorrizko testuan egileak ez du espresuki Axitako gaztelua aipatzen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 195. orr.
Normalki, erreferentziazko testu guztiak oso ezagunak izan ohi dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 345. orr.
Ariketa berezi batetara helduak ginen: prosazko testu bat itzuli, ulertzeko, eta latinezko neurtizkerean ezarri, zeinek eginen zituen lerro gehienak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 52. orr.
Eraketa diskurtsibo bat ez da, beraz, testu ideiala, jarraitua eta samurra. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 177. orr.
Benetakotasuna: ez dezala irakurleak sentitu testu prefabrikatu baten aurrean dagoela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 366. orr.
Testu zientifikoak, testu filosofikoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.
Morsezko testu bat irakurtzen edo izkiriatzen ere ez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 177. orr.
Debozioko testu sakratuak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 134. orr.
Aurrekontu Lege Orokorraren Testu Bateratuaren 29-2 artikuluan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 93. orr.
Testu analisia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.
Erreferentzien joko hau ez da homologoa matematika-tratatu batez dihardugunean edo testu-iruzkin batez. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.
Zenbat eta inguru-testua trinkoago, orduan eta testu-lan gutxiago beharko du bertsolariak entzuleengan emozioa pizteko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.
Hona hemen testu-eraldaketarako proposatzen zituzten prozeduretako batzuk: [...]. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 11. orr.
Azken testu-sailok geroagoko borroken gogortasuna islatzen dute. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 535. orr.
Testu hautapena, sarrera eta itzulpena: Xabier Insausti, Marijose Telletxea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 99. orr.
Testu bilduma amaigabea para genezake hemen, baina adibide batekin konformatuko gara. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 198. orr.
1244ko testu-bilketa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.
Beste batzuek minutu erdi behar izaten dute, baina hori bai, lehen haiek egun osoan ere lortuko ez luketen testu-maila lortuko dute. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 90. orr.
Komeni da lehenengo irakurketak beti erreferentziazko testuak izatea (testu-liburuak, entziklopedietako sarrerak, [...]). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 345. orr.
Hizkuntza lantzeko testu-liburuetan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 44. orr.
Ez dakigu zehatz zer zegoen Kreszentziok jasotako testu-multzoan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.
Hiru sinoptikoetatik hartutako testu-zatiak elkartzen ditu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 195. orr.
Ikaragarriak dira batzuetan letrek sorturiko zenbakiak: 5.800.000 testu hitz, 310 obra, 125.987 sarrera, 14.028 orrialde. Testu tratamendurako programa libreak dauzkagu. Berria - Harian 2005-05-04
Batzuk boligrafoz, beste batzuk makinaz; hainbat testu-prozesadorez. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 61. orr.
Orain arte Microsoften testu prozesagailua eta kalkulu orria erabili dituzte horiek egiteko. Berria - Gaiak 2006-01-03
Hain zuzen ere testu-lapurreta zelako erromantikoek aldarrikaturiko orijinaltasunaren etsai bortitzena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.
Itzultzailea: Koro Navarro (Rosetta Testu Zerbitzuak). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 6. orr.
Testuak hiru aitzin-testu baditu. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 49. orr.
Hara non literatur-testu baten usaina zuen zerbaitekin topo egin zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.
Testu genero bat ari da sekulako indarra hartzen: ahozko narrazio testua. Berria - Harian 2005-12-18
Ez dela poesia-testu bat, ez dela kodetutako mezua, ezta drogak hartuta dagoen baten hitza ere. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 105. orr.
Bazegoen fraide bat, komentuko apalena, sasoiko jakituria-testuak sekula ikasi ez zituena. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 10. orr.
Zein bere Eskritura-testuari darraiola. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.
Liturgi testuak pasabide bat aipatzen du hemen. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.
Adituek gai zehatzei buruzko sarrera-testuak landu dituzte. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 16. orr.
Ez da, ez, lege-testu lehorra, baina ezta gogoeta espiritual soila ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.
Testua bere testuinguruan: inguru-testua eta egoera. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.
Aldi batzuetan (frankismoan, esaterako), oso inguru-testu trinkoan, homogeneoan kantatzen dute bertsolariek. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.
Frantziskotar familietan aszesi-testu eta espiritu-eraikuntzarako orientabide bezala irakurri izan dira. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.
Liburua oinarri-oinarrizko kontzeptuekin hasiko dugu -eskola-testu kutsua ere izango dute hasierako orriek, apika-. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.
Mutazioa bat gertatzea zera da: nola edo halako aldaketa izatea informazio genetikoan, hots, testu genetikoa osatzen duen base-katean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.
Itzulpenerako erabilitako testu kritikoak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.
Testu zaharrak ikertzetik oraindik ikas daiteke? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 148. orr.
Gorde diren testu arkaikoen autoritatea ez dagoelako guztiz zehazturik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.
Behin testua eraikitakoan, axola gutxi idazlearen zantzuak; ez du garrantzi gogobetekorik bertsolari apal hura nor zen jakiteak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.
Egon da, orobat, testu homerikoen azpian garai desberdinetako pasarte eta elementuak bereizten ahalegindu dena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.
Eztabaida eta ezadostasuna izugarri luzatzen dira testu epiko ugariri dagokienez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.
bere testu (10); egindako testu (6); euskal testu (8); euskarazko testu (9); idatzitako testu (18); idatzitako testu bat (8); inguru testu (7); jatorrizko testu (6); lege testu (12); literatur testu (7); oinarrizko testu (5)
testu alternatibo (9); testu asko (5); testu askotan (6); testu bakar (7); testu bakarra (6); testu bana (7); testu bat irakurri (6); testu bateratua (5); testu bera (11); testu berri (7); testu berria (9); testu berriak (8); testu guztiak (18); testu idatzia (5); testu labur (11); testu laburra (5); testu laburren (5); testu liburu (6); testu liburuak (14); testu liburuen (5); testu luze (9); testu luze bat (7); testu mota (6); testu oso (6); testu osoa (13); testu zaharren (6)
adostutako testua (5); behin betiko testua (9); bere testua (5); euskarazko testua (6); hitzartutako testua (6); idatzitako testua (8); inguru testua (9); jatorrizko testua (32); konstituzioaren testua (12); lazarragaren testua (6); negrita testua (8); nire testua (6); oinarrizko testua (5); onartutako testua (16); saren testua (8); saren testua osoko (6)
testua arrazoi (19); testua bera (13); testua beste barre (19); testua erantzun (19); testua erantzun zion (19); testua idatzi (5); testua irakurri (13); testua onartu (14); testua onartzea (5); testua onartzeko (8); testua onartzen (5)
aurkeztutako testuak (7); behin betiko testuak (6); erreferentziazko testuak (5); euskal testuak (7); idatzitako testuak (18); jatorrizko testuak (7); legebiltzarrak onartutako testuak (6); nire testuak (6); onartutako testuak (22)
testuak berak (5); testuak bildu (6); testuak irakurtzen (7); testuak izan (5); testuak jasotzen (10)
aurkeztutako testuan (6); bere testuan (5); jatorrizko testuan (9); legearen testuan (5); testuan bertan (6); testuan zehar (12)
inguru testuaren (9); jatorrizko testuaren (14); onartutako testuaren (7); testuaren alde (5); testuaren arabera (22); testuaren aurka (6); testuaren bidez (5); testuaren edukia (7); testuaren garrantzia (5)
jatorrizko testuari (9); onartutako testuari (5); testuari baietz (5); testuari sostengua eman (5); testuari zuzenketak (7)
antzerki testuen (7); lege testuen (5); testuen bidez (5)
bere testuetan (6)
testuz kanpoko (5)