Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
My Bonnie itsas kanta edo sea shanty-rik ezagunena da ezbairik gabe, baina, edertasun testualaren aldetik, ez zaio atzean geratzen Le Livre d'Or de la Poésie Française bilduman barkuez eta Bordelez mintzatzen den sea shanty edo chanson à hisser delakoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 118. orr.
Guretzat balio bereko dira Iturriagaren "ateraldi" testuala eta Maiaren "ateraldi" kontestuala. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.
Ustekabe mingotsa izan genuen bertso guztiak, poetika testualaren ikuspuntutik, hutsak zirela konturatu ginenean. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 202. orr.
Baliabide poetiko-erretoriko testualez gainera, bestelako baliabideak ditu bertsolariak, beste erretorika-generoetan bideratu ezin direnak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 206. orr.
Dantza egiterakoan, gorputzarekin idazten da nolabait, batez ere praktika testualetik abiatzen den dantza garaikidean. Berria - Kultura 2006-01-24
Aipamenezko adierazpenek testualak izan beharko dute: hitzez hitzekoak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 176. orr.
Berriro ekin beharko genioke ikerketari, garai bakoitzean erabili diren baliabide poetiko-erretorikoak miatu, katalogatu eta azaltzeko, baina ikerketak bertsolaritzaren baliabide ez testualak ere xedetzat hartu beharko lituzke horretarako. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 203. orr.
Hiperbolea, metafora edo konparazioa bezalako baliabide testualen bitartez erdiets daiteke plastizidadea, baina zentzugabekeria izango litzateke bertsolariari beste baliabide ez testualen bidez iristeko aukera ukatzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 209. orr.