Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Auzi-jartzaileak bere testigantza adierazten zuen auzia ezartzeko; salatutakoak bereak adierazten zituen bere burua zuritzeko; eta epaileak egia bilatzen zuen testigantza batzuen eta besteen artean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 205. orr.
Testigantzek ez dute biderik ematen auzipetzeko oinarririk dagoela ondorioztatzeko. Berria - Mundua 2004-06-16
Haren garaikideen testigantzak argi uzten du -eta haren bizitzak garbi asko baiezten- metafisika eta mistika alderako zuen joera. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 81. orr.
Inork ez zuen zalantzan ipini Otamendi, Torrealdai eta enparauen tortura salaketen testigantza. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 190. orr.
Horren testigantza Ernest Hemingwayk berak utzi zuen, 1960ko maiatzaren 30ean Gianfranco Ivancich-i idatzi zion eskutitzean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 301. orr.
Amak bere testigantza gehitu zien nik jarritako alibiei: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 93. orr.
Emakume lesbianen antolakuntza baten lehenengo testigantzak Greziako Lesbos uhartekoak ditugu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 59. orr.
Txostenean agertzen diren 47 testigantzetako bakar bat gezurtatzeko gai ote diren. Berria - Euskal Herria 2006-02-10
Gizakien testigantza onartzen baldin badugu, are indartsuagoa da Jainkoaren testigantza, eta Jainkoak bere Semearen alde egin du testigantza. Elizen arteko biblia 1 J 5,9
Guk ere, bai, testigantza egiten dugu, eta badakizu gure testigantza egiazkoa dena. Elizen arteko biblia 3 J 1,12
Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera. - 0. orr.
Nik hura ikusi nuen eta ikusiaren testigantza emaiten dizuet Jainko nirea, emaiezu indarra gure martiriei, gure fedearen testigantza nekearen nekez ematen dutenei, adimenaz baliatzen segitu nahi dutenei. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 378. orr.
Bertsio ofiziala eman zutenen testigantza jaso al duzue? Berria - Harian 2005-03-04
Zuen legean dago idatzia, bi lagunen testigantza baliozkoa dela. Elizen arteko biblia Jn 8,17
Blogak testigantzen lekuko dira sarritan. Berria - Harian 2005-11-27
Alemaniako Fiskaltzak zalantzan jarri zituen bi testigantzen egiazkotasuna. Berria - Mundua 2004-08-12
Tradizioa ez zen han hemenka berandura arte amatatu, ez eta Euskal Herrian ere, Esteban Garibaikoaren testigantza haintzat hartzekoa bada. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.
Nire testigantzari azkenik hasiera emateko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 25. orr.
Zilegi izango ahal zait, hala ere, bi testigantza goren aipatzea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 33. orr.
Jasandako torturei buruzko testigantza gordina egin zuen, 18/98 auziko epaiketako atzoko auzi-saioan. Berria - Euskal Herria 2006-03-07
Horrela egin dugu, eta arrazoia bidezkoa zen, irakurlea testigantza harrigarri hau aztertzen duenean ohartuko denez. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 9. orr.
Testigantza erakusgarri ugari dago. Testigantza Osagarriak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 15. orr.
Ustezko testigantza horien bitartez azaldu ditugun hipotesiok errealitatetik jasotakoak dira. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.
Nazio eta hizkuntza orotako obra klasikoak zinezko testigantza zirela, eta lekukotasun hori ahantzi edo bazter batera uztea arriskutsua zatekeela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 217. orr.
Guardia Zibilen esku atxilotuta egonik pasatu zuen «infernua» xehetasunez kontatu du Amaia Urizarrek, idatzizko testigantzan. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Badakit nire ahozko testigantza hau idatzi, digitalizatu eta inprimatu egingo dutela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.
Akusatuak baliabide bat du testigantza faltsuaren kontra. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 257. orr.
Nazka-nazka eginda nengoen errealitatea [...] beti zeharka jasotzeaz, testu eta irudien bidez, edo inoren ahozko lekukotasun zuzenaren bidez asko jota. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 42. orr.
Zuk ongi dakizu gezurrezko testigantza egin dutela nire aurka. Elizen arteko biblia DnGr 3,43
Kenneth Layri 11 delitu leporatu dizkiote; iruzurra eta gezurrezko testigantza, besteak beste. Berria - Ekonomia 2004-07-11
Berak bakarrik eman zuen zure aurkako testigantza. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 93. orr.
Trebetasun eta ausardia horri esker gainditu ditu Primo Levik lekukotasunaren mugak, testigantza-modu bera (ispiluak jaso ezin ditzakeen eremuak baino haratago doana) lorpen literario ahantzezina bilakatzeraino. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 9. orr.
Fiskalaren eta akusazioaren beste testigantza proposamen gutxi batzuk, aldiz, atzera bota ditu epaimahaiak. Berria - Harian 2005-11-20
Amaia Urizarrek jasaniko tortura testigantza egiazkotzat jo zuen [...] Joseba Azkarragak. Berria - Euskal Herria 2004-12-30
Iaz atxilotu eta torturatu zituzten78 lagunen tortura testigantzak. Berria - Euskal Herria 2004-04-15
Ez dut hau esaten giza testigantzaren beharrik dudalako. Elizen arteko biblia Jn 5,34
Joan Bataiatzaileak "argi testigantza" egiten du. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 119. orr.
Lehengo mailara, pozkarioarena, iristen da arretaz gogoratzen ditugunean maitasun-testigantza gozagarriak, Jainkoak agertu dizkigunak zeruko eta lurreko miragarrietan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 88. orr.
aldeko testigantza (4); argiaz testigantza (4); aurkako testigantza (4); bere testigantza (6); beren testigantza (3); egiaren testigantza (4); egindako testigantza (3); euren testigantza (3); gezurrezko testigantza (7); gezurrezko testigantza egin (3); gure testigantza (4); gure testigantza onartzen (3); jasotako testigantza (3); jesusen testigantza (3); lagunen testigantza (3); nire testigantza (8)
testigantza egin (13); testigantza egiten (13); testigantza egiten du (6); testigantza egitera (4); testigantza eman (13); testigantza eman zuen (3); testigantza ematea (3); testigantza emateko (5); testigantza ematen (12); testigantza ematera (3); testigantza faltsua (6); testigantza faltsuagatik (3); testigantza jaso (6); testigantza onartzen (5); testigantza osagarriak (4); testigantza utzi (3); testigantza zuzena (4)
gezurrezko testigantzak (3); herritarren testigantzak (5); lagunen testigantzak (4); lagunen tortura testigantzak (3); lekukoen testigantzak (6); presoen testigantzak (3); senideen testigantzak (3)
testigantzak bildu (5); testigantzak biltzen (6); testigantzak eman (6); testigantzak entzun (3); testigantzak jaso (11); testigantzak jaso dituzte (3); testigantzak jasotzen (8)
emandako testigantzen (3); testigantzen arabera (4); testigantzen bidez (3)