Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lekukotasunen arabera, Sinico andrea, trenbidea gurutzatzen hasi zela, Kingstowndik zetorren hamarretako trenaren lokomotorrak jo eta bota zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.
Poliziak baieztatu egin zuen lekukotasuna. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.
-Aleman hauek Jainkoak bidali zizkiguk -xuxurlatu zuen maniobraburuak-, gure aldeko lekukotasunak emanen ditiztek. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 87. orr.
Berpizkundean hedatzen ari zen pentsamendu modernoaren lekukotasuna ere eman zigun. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.
Apaizburuak eta Biltzar Nagusi osoa Jesusen kontrako lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko. Elizen arteko biblia Mk 14,55
Lekukotasun hauek guztiok erakusten dutenez, txokozalekeria eta itsukeria aspaldiko kontua dira gurean. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 40. orr.
Hamar egun izan dira lekukotasunak biltzen, hitza emaiten bati, besteari... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 78. orr.
Hizketan jarraitu zuen Prefektuak, bere ikuspuntua agertuz, aldizka poliziak jasotako lekukotasunei buruzko iruzkin luzeak tartekatuz, lekukotasun haiek ez baikenituen oraindik eskura. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 134. orr.
Liburu horretan biltzen dizkigu Salbatore Mitxelena, Nemesio Etxaniz, Eugenio Agirretxe ala Orixeren idazkietan, Francoren garaiko katolikotasun espainolak Euskal Herrietan sortu zituen amorruaren eta etsipenaren lekukotasunak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 10. orr.
Idazle zarenez gero ere ustekabean aurki zintezke lekukotasunaren eta konplizitatearen arteko lurralde labainean. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 42. orr.
Rossetti-ren jarduna, emakumearen aurpegia behin eta berriz amaigabe errepikatzea, ordea, bere maitasun obsesiboaren lekukotasuna da. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 216. orr.
Zuen adimen ordenatuaren lekukotasuna agertzen zuen oraindik gelak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 162. orr.
Errezelek iragazten duten argitasun motela, erantzitako arropen lekukotasun isila eta asteburu honetan konponduko duen kable soltea. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 131. orr.
Liburuko lekukotasun ugarietatik honako pasarte hau aldatuko dut. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 30. orr.
Lekukotasun ederrak kultur mailan, politika mailan... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 78. orr.
Beren neurririk ederrena ematen die hitzei toponimia klasikoak: lekuan lekukotasun bizia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.
Dekalogoko aginduak gurasoak ohoratzeari, homizidioari, adulterioari, lapurretari eta lekukotasun faltsuari dagozkionak, lege zibilak dira. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.
Sanskritoa indoeuropar hizkuntzaren lekukotasun zaharrena denez, prototipo bihurtu zuten. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 262. orr.
Gauden tokitik urrun hitz egiten den hizkuntza bati dagokionez, are beharrezkoagoa da lekukotasun idatzietara jotzea. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 51. orr.
Hori bera baieztatu ahal izan du arrats honetan berean, lekukotasun zirraragarri baten entzuteko ordez, telebistako menskeriak hautatu baititu. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 114. orr.
Ggizarte egoera larri eta estuak testigantza eta lekukotasun historikoak uzten baino eguneroko ogia bilatzen gehiago saiatzera behartu zituela donostiarrak. Askoren artean «Rataplan» - 36. orr.
Apaizburuak eta Biltzar Nagusi osoa Jesusen kontra gezurrezko lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko. Elizen arteko biblia Mt 26,59
Irratietara deitzen zuten jendeen etsipen aitortuak eta sostenguzko lekukotasunak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 86. orr.
Lekukotasun-liburu pollit bat argitaratua izan da berrikitan: "Le fardeau ou les ailes". · Txaloen jatorrian dagoen gerra lekukotasunaren laztan mingarritik urrin, uda hori Ernest Hemingwayk Biminin emango du. Herria 2005-05-05
Jean Marie Astabie Bunuzeko auzapezaren mintzaldi-lekukotasunaren aldi gero. Herria 2003-07-24
lekukotasun aberats (3); lekukotasun aberatsa (3); lekukotasun argi (3); lekukotasun asko (10); lekukotasun baliosa (4); lekukotasun bizi (3); lekukotasun bizia (4); lekukotasun gisa (3); lekukotasun hunkigarri (8); lekukotasun hunkigarri bat (3); lekukotasun hunkigarriak (6); lekukotasun liburu (7); lekukotasun liburu bat (3); lekukotasun ugari (3); mintzaldi eta lekukotasun (3)
eman lekukotasuna (4); fedearen lekukotasuna (3); lekukotasuna agertu (4); lekukotasuna ekarri (3); lekukotasuna ekarriko (3); lekukotasuna eman (17); lekukotasuna eman nahi (3); lekukotasuna emanen (3); lekukotasuna emanez (3); lekukotasuna emango (6); lekukotasuna ematen (7); lekukotasuna ematen du (3); lekukotasuna jaso (6); lekukotasuna utzi (5); lekukotasuna zabaltzeko (3)
lekukotasunak bildu (8); lekukotasunak bilduko (3); lekukotasunak biltzen (3); lekukotasunak jaso (3); presunen lekukotasunak (3)