Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

terapia 1 iz terapeutika; sendabidea.

Homeopata batek aholkatu zidan terapia zen, eta egia esan, ezin hobeto zihoakidan, zartailuarena baino hagitzez hobeto adibidez.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 151. orr.

Horren antzeko emaitzak ikusten dira deskarga elektrikoen bidezko terapiaren ondoren; terapia horretan, korronte handi bat pasarazten da garunean zehar.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 238. orr.

Endekapenezko gaixotasunen kontrako terapietan erabili ahalko diren zelula amak sortu nahi dituzte orain.  Berria - Gaiak   2004-02-13

Kalamua erabiltzen dute aspaldi minbiziaren aurkako hainbat terapiatan.  Berria - Gaiak   2006-04-11

Terapiaren eragina nabaritzen hasia zen agi zenez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.

Jin zen terapia hasteko eguna.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 81. orr.

Hitz egitea terapia ezin hobea dela barrenak argitzeko, askatzeko, baretzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 74. orr.

Motibazioa areagotzeko terapiak dira, hala nola akupuntura, hipnosia eta talde saioak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Liburuak gogotsu idaztea terapia zen niretzat.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 5. orr.

Charcoten eskutik, histeriaren inguruko azterketak eta hipnosia terapia gisa landu zituen Freudek.  Berria - Kultura   2006-05-09

Goio terapian dago orain.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 213. orr.

-Uste dut terapia hau gaizki amaituko dela!  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 18. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zenbait minbiziri aurre egiteko saio batetik abiatu zen Estatu Batuetan terapia genikoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.

Terapia alternatiboek gaitzaren eragin somatiko nahiz psikikoei aurre egiten lagundu bazezaketen ere, ezinbestekoa zutela gaixoek mundu osoko onkologoek erabiltzen zituzten tratamendu haietara makurtzea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 57. orr.

Orain artemisinan oinarritutako terapia konbinatua eskaintzen diete eriei, eta askoz ere emaitza hobeak lortzen dituzte.  Berria - Gaiak   2006-04-26

Urduriei eta gogaikarriei terapia elektrokonbultsiboa ematen diegu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.

Gezurrezko galdu-ustearen dotrinanteak psikologo klinikoaren pare dira, eta terapia bergizarteratzaile bat nahi lukete obratu: galera batek utzitako zulo beltz hondogabea gezur zuri polittez bete.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

Neskaren izena errepikatzen hasi zen mutila beste behin, erantzuna jasotzeko baino gehiago terapia katartiko gisa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 95. orr.

Ez da terapia txarra norbere desgrazien bizkar barre egiten jakitea.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 89. orr.

Terapia egokia aurkitzeko askatasuna da gure oinarri bakarra, zuk askatasunez hitz egitea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 222. orr.

Gaur gaurkoz, terapia higieniko hoberik ez zait bururatzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.

Debekua da hemengo terapia nagusia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 288. orr.

Urdurientzat eta gogaikarrientzat txokeko terapiak daude erietxeko zuritasun garratzean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.

Zelula bidezko terapiak «parkinsona duten gaixoen sintomak asko murriztuko ditu».  Berria - Gaiak   2004-04-11

Beldurra dudanean, irakurtzeari ekiten diot, egundoko terapia da niretzat.  Berria - Kultura   2004-02-25

Terapia ez-gomendagarria, alegia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 132. orr.

Ez baikenekien gaurko Terapia Hirukoitzaren berri.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 225. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mutiko hori erabat mutu eta irisgaitz zen hamabi urte zituenean, eta saiatutako terapia mota guztiak alfer-alferrik izan ziren haren gaixotasunarentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.

Fisioterapia, lan, musika nahiz antzerki bidezko terapia taldeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 66. orr.

Kontuan izan beti hona zeure borondatez etorri behar duzula, uzteko beharra sentitzen duzunean esan eta bertan behera utziko ditugu gure terapia saio hauek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.

Ideala zera da: noizbait gai izatea jendea halako gaiei heltzeko eta eztabaidan jarduteko, esate baterako, abortuaz, eutanasiaz edo terapia-gogorkeriaz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haien bizia luza dezakezu horrela, haiekin mintzatu eta talde terapia egin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.

Poloniak eta herrialde baltikoek [...] txoke terapia gauzatu zuten.  Berria - Mundua   2004-06-08

Musika-terapia saioaren erdian, ordea, Leire serio jarri da, bat-batean zerbait garrantzitsua gogoratu izan balu bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 68. orr.

Ezin da errekontziliazio terapia batera murriztu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.

Hau duk nik behar dudan osabide-terapia!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 35. orr.

5 gene terapia ik geniko 2.

Gantza gutxitzeko gene terapia aztertzen ari dira AEBetako eta Suitzako zientzialariak.  Berria - Gaiak   2004-02-12

Gantza gutxitzeko gene terapia aztertzen ari dira.  Berria - Gaiak   2004-02-12

Gene terapien eta zelula amen bitartez hondatutako neuronak ordezkatzea dute helburu ikertzaileek.  Berria - Mundua   2004-10-31

6 terapia genetiko gene terapia.

Etorkizun batean kirolariak gen aldaketa horretan oinarritutako terapia genetiko bat egin ahal izango dutela uste dute zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Terapia genetiko bat baliatuz, tximinoen bizimodua aldatzea lortu du Estatu Batuetako zientzialari talde batek.  Berria - Gaiak   2004-08-13

Lodi dauden edo ariketak egiteko arazoak dituzten pertsonek terapia genetiko horren onuraz baliatu ahal izango dira.  Berria - Gaiak   2004-08-25

7 terapia geniko ik gene 5.

Neurozientzien eta terapia genikoen eta hepatologiaren arloetan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Terapia genikoaren eskutik etortzekoa da, noski, zenbait ondoretasun-gaitz nahiz minbiziren konponbidea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 133. orr.

Ea posible izango den, terapia genikoz, Duchesne-ren miopatiak edo mukobiszidosiak jota dagoen gaixoa sendatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus