Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gene (ETCn 16.765 agerraldi; orobat gen g.er. eta jene g.er.) 1 iz ondoretasun genetikoa dakarren kromosoma-osagaia.

Giza genomak uste baino gene gutxiago dituela.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Gene bakoitza nukleotido-sekuentzia berezi batek osatua da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.

Badela gene mota bat organismoen forma zehazten jarduten duena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

Bihotzekoak eragiten dituen genea identifikatu dute japoniarrek.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Minbizia eragiten duen gene bat ezeztatzea lortu du Stanford Unibertsitateko zientzialari talde batek.  Berria - Gaiak   2004-10-12

Gene akastun batek eragiten du minbizia, adituen arabera.  Berria - Gaiak   2004-04-06

Gene horrek MYC izeneko proteina sortzen du.  Berria - Gaiak   2004-10-12

Gaixotasunaren fase goiztiarrean zein gene eta zein proteina aldatzen diren jakin nahi dugu.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Park8 parkinson aldaera eragiten duen gene bat.  Berria - Gaiak   2004-10-23

Estatu Batuetako zientzialari talde batek tximino nagiak langile bihurtu ditu, gen bat aldatuta. herria¬

Gene markatzaile bat txertatu nahi diote birusari.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Ingeniaritza genetikoak [...] aukera ematen zuen zernahi ere organismotatik gene bat bakartu eta beste batean txertatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Mukobisidosa eritasun jenetiko bat da eta Frantzian bi miliun jendek jene hori dakarte.  Herria   2004-09-23

Organo horren kasuan, gene azpiratzaile bakar baten jarduna nahikoa den osagai guztien antolabidea abiarazteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 128. orr.

Gene berekoiaren defentsa-estrategia seguru asko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 11. orr.

Zeliakia bi generekin dago lotua: DQ2 eta DQ8 izeneko geneekin.  Berria - Gaiak   2004-04-14

Aitonaren generen bat jasoko ahal nuen herentzian behintzat!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 192. orr.

Horra agerian hainbat generen barne-arkitektura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagarri gisa) ik geniko; genetiko.

Kirolariak gen aldaketa horretan oinarritutako terapia genetiko bat egin ahal izango dutela uste dute zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Genoman dago gizaki bakoitzaren gene multzoa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 91. orr.

Hemoglobinen moduko gene-familia asko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.

Zergatik da horren zaila gene kopuru zehatza ematea?  Berria - Gaiak   2004-10-22

Gene aldaera hori duenak ez du zertan anorexia edo bulimia garatu.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Gene-blokeek kodeturiko proteina multzoek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 111. orr.

Gene segmentu kopuru mugatu baten konbinazioz eraikiak dira halako generik gehienak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Gene-egiturak -"alelo" direlakoak-, ugalketarik oparoena ahalbidetzen baitzuten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.

Gizakiak gainerako ugaztunek baino gene bikoizketa gehiago izaten dituela diote.  Berria - Gaiak   2004-10-22

3 (hitz elkartuetan bigarren osagarri gisa)

Giza gene guztiak identifikatzea eta gizakien ADNa osatzen duten base-bikoteen sekuentzia egitea.  Berria - Gaiak   2004-01-21

HOM gene sail horrek gradiente bat ezartzen du animaliaren aurre-atze ardatzean zehar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Baziren, beraz, "minbizi-geneak" edo "onkogeneak".  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Enbrioi-geneen gidaritzapean, enbrioiaren gorputza, arrautza ernalduak irudikatua, hamar segmentutan banatuko da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

Xede-geneok determinatzen dute hazkuntza-eragileen eta haien hartzaileen ekoizpena, eta, beren adierazpenez, zelulen ugalketa eta eragin-trukea arautzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

Geneak ekoizteko bigarren bidea: aurretiazko hornidura zatiak egokitzea mosaiko-geneak eratzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.

4 gene kode

Hegazti baten gene kode osoa argitzea lortu dute lehen aldiz.  Berria - Gaiak   2004-12-10

Zelula bizi miragarri konplexuak eta desberdinak, bakoitza bere gene kodedun DNA eta guzti.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 96. orr.

5 gene terapia ik geniko 2.

Gantza gutxitzeko gene terapia aztertzen ari dira AEBetako eta Suitzako zientzialariak.  Berria - Gaiak   2004-02-12

Gantza gutxitzeko gene terapia aztertzen ari dira.  Berria - Gaiak   2004-02-12

Gene terapien eta zelula amen bitartez hondatutako neuronak ordezkatzea dute helburu ikertzaileek.  Berria - Mundua   2004-10-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus