Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teorialari (orobat teorilari g.er.) 1 iz zientzia- edo jakintza- alor batean, alderdi teorikoez arduratzen den pertsona. ik teoriko 2; teoriagile.

Teorialari batzuen iritzian, hala ere, irudikapen modu guztiak dira arbitrarioak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 100. orr.

Filosofoa izan da erlazio kausala objektutzat hartu duen teorialaria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 180. orr.

Ikusleek gustuko eta teorialariek gorroto duten partida.  Berria - Kirola   2004-06-20

Teorialariaren dilema: teorien eraikuntzaren logikari buruzko azterketa bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 167. orr.

Émile Zola idazle handia zen ordurako, itzal luzekoa, mugimendu naturalistaren teorialari eta eragilea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Pantailan pertzibitzen diren mugimenduen anbiguotasuna askotan aipatu izan dute zinemaren teorialariek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 208. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Futbol teorialarientzat neurketa eskasa, hutsez betetakoa, izango da Herbehereek eta Txekiak atzo jokatutakoa.  Berria - Kirola   2004-06-20

3 (izenondo gisa)

XIX. mendean lehenengo antropologo teorialariek primitibismoa arbuiatu zuten eboluzionismoaren alde.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 300. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus