Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teoriko 1 izond teoriari dagokiona, teoriazkoa. ik teoria 3.

Zelan bereiz, modu egokian, maila teorikoaren eta behaketazkoaren artean?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Ez da, dena dela, lan teorikoa bakarrik, neurri batean teorikoa baldin bada ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 9. orr.

ETA V.ari buruzko lan teoriko bat.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 78. orr.

Fisika teorikoaren kontzeptu eta lege oinarrizkoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 42. orr.

1960. urterako dagoeneko bertan behera utzia zuten artearen izaera esentzialari buruzko gogoeta teorikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

Arazo teorikook izango dira hemen landu nahi direnak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.

Proposamen teorikoak baino nahiago zituen irtenbide praktikoak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 36. orr.

Osorik aztertu behar izan ziren berriro politika ekonomikoaren oinarri teorikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Egia esan, hain berria ere ez da hemen proposatzen dugun marko teoriko hori.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 29. orr.

Unibertsal/banako dikotomiaren erabilera oso arrunta da, batez ere esparru teorikoetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 176. orr.

Artikulazioaren eskema teorikoari dagokionean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.

Homeroren testuetan boterearen paradigma teoriko bat agertzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

Truke-tasa malguen bertute teorikoak eta bizio errealak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Erakustea nola eratu dituen edo aldarazi dituen kontzeptu medikuak eta patologiaren egitura teorikoa gizarte jakin baten jardute politikoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 187. orr.

Kontua da, liberal espainolek, herriaren filosofia bat edukitzeko (eta hau gerra "antifrantsesean" ari zen tenorean), tresneria teoriko frantsesa besterik ez zutela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 53. orr.

Horien heterogeneotasunak berak ere badu balio teoriko orokor bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 177. orr.

Kontraesanek, hutsuneek, akats teorikoek zientzia baten funtzionamendu ideologikoa adieraz dezakete.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 211. orr.

Eraikuntza teoriko honen bigarren "estaia", errealtasun-efektua, originalagoa da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

Irakaskuntza teorikoan edo erietxeko pedagogian, ahozko komunikazio-sisteman edo idatzizko dokumentazioan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.

Eskola motak ere (teorikoak, praktikoak) plangintza orokorraren barnean definitzen dira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.

2 (izenondo elkartuetan)

Tesiko zuraje teoriko-filosofiko guztiari, onberatasun pixka batekin, aprendiz inpresionatuaren zurriburri zentzubakoa iritzi dakioke.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 89. orr.

• 3 iz teorialaria.

Galdetu ahal izango litzateke zein ideia partekatuko zuten, garai hartan, hizkuntzalariek, naturalistek eta ekonomiaren teorikoek.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.

XIX. mendeko inperialismo europarraren teoriko batzuen antzera.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 25. orr.

Pidal omen da nazio espainolaren teoriko liberal handia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.

Drogainaren teorikoek, droga jakintza eta ezagutza bide bezala aztertzen dutenek, ia sistematikoki ahazten dute puntu hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.

Ur handiak arrain itsuentzat direla eta arrain itsuen pare diren jakintsu, intelektual eta teorikoentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Politiko eta teoriko kontserbadore handia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.

Hortixe sortzen dira Vitruvioren komentarista eta aro modernoko arkitekturaren teoriko ugarik ordenen "benetako" sistema berreraikitzeko egin izan dituen ahalegin etsipenezkoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.

Hitzezkoaren eta mimetikoaren (edo analogikoaren) bereizkuntza hori oinarri-oinarrizkoa da edozein narratologiatarako, eta [...] ia teoriko guztiek egiten dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.

Proudhon, Bakunin, Tolstoi, Kropotkin, Malatesta eta anarkismoaren beste teoriko handi guztien pentsaera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 34. orr.

Teoriko hutsak inoiz izan ez diren sofistak politikaren irakaskuntzan hasten dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 37. orr.

Jende jatorrenak balira bezala gailenduko dira betiko teoriko funtzional argi moduan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 256. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus