Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teoria 1 iz gertakari sail jakin baten azterketatik zientziak ateratzen dituen ezagutzen sintesi sistematikoa; alor jakin bati buruzko ideien edo hipotesien multzo egituratua.

Metafisikaren barruan Teologia (jainkoaz arduratzen den teoria), filosofia lehena (kausa lehenez arduratzen den teoria) edo Ontologia (izateaz edota den guztiaz arduratzen den teoria) aurki ditzakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Vitruvio eta arkitekturaren teoria.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 70. orr.

Soka eskuan hartu eta harriaren mugimendu pendularra irakasten zigun, Galileoren teoriak gogoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 86. orr.

Kontua da predestinazioaren teoria bat landu nuela neure artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 57. orr.

Egile anitzen teoria postulatzeko beste zantzu bat.     «Kuskue tanden», 2004 - 69. orr.

Ezagutzaren teorian (epistemologian, alegia) gogoaren azterketak leku garrantzitsua du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.

Bere teoria egiaztatze aldera, Nietzsche du orain aitaponteko: [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 9. orr.

Azken egunetan banan-banan ehunduriko teoria guztiak arrailtzen ikusiak nituen egun bakar batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 347. orr.

Atribuzioaren, artikulazioaren, izendapenaren eta deribazioaren teoriak elkarren artean artikulatzen diren sare horiek guztiak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 181. orr.

Teoria hori biribiltzeko Kunderaz baliatzen da: [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 10. orr.

Formaren teoria gainditzeko ahaleginak informazioaren kontzeptuaren inguruan bildu dira batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 71. orr.

Aurrenik, geometria laua; ondoren, zenbakien teoria; azkenik, espazioko geometria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

Baina uhinen teoria hau migratzeen teoriaren aurkakoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 255. orr.

Teoria asko daude mugimenduaren pertzepzioa azaltzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 47. orr.

Ez dira zientzia eta teknika, teoria eta praktika elkartu teknozientzia berri batean? fakirren gauzak interesatu zitzaizkion, eta teoria ez ezik praktika ere ikasi zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Teoria eta praktika uztartuz, Dolmacé eta Saint-Ange jaun-andere libertinoek plazeraren eta bizitzaren sekretu guztiak erakusten dizkiote Eugeniri.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

Fi-efektuaren bidezko itxurazko mugimenduaren teoria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

Teorian behintzat, politika hedakorrek inbertsioa eta kontsumoa areagotzea dute helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

Teorian geologia prospektiboa egin daiteke, baina gai baten gainetiko begirada, berez, retrospektiboa izan daiteke soil-soilik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 261. orr.

Administrazioko bulegoetan badira zenbaitetan teoriaz behintzat euskaldunak direnak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 89. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hawkingen teoria berriak zulo beltzek betidanik izan duten paradoxa konpontzea du helburu.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Baina ez ginen teoria handietan sartzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 153. orr.

Ez dirudi inola ere sofisten zaletasun nagusia teoria izan zenik; ez teoria hutsa, behintzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.

Bigarren aukera hori ere posible da teoria hutsean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 85. orr.

Lockeren teoria epistemologikoak ezagumenaren azalpena lortzen du hautematearen teoria baten bidez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Bi ezaugarri horiek baziren teoria analitiko zaharrenetan ere, askotan teoria enpirista deitu izan direnetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 52. orr.

Michal Kalecki, Keynesen Teoria orokorrean dauden ideia asko aurrez eman zituen ekonomilari poloniarra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 119. orr.

Kolorearen teoria klasikoaren eta errealitatearen arteko elkar hartu ezina harrigarri zitzaion Goetheri.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Hein batean, teoria zientifiko jakin baten helburua da hori, neurriaren teoria errepresentazionalarena, alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

Nazioarteko merkataritza da, teoria konbentzionalak azaltzen duen legez [...] ekoizpen ahalmena hedatzea ahalbidetzen duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.

Harik eta Koperniko heldu zen arte, bere teoria heliozentrikoarekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 122. orr.

Berrikiago, oroimenaren teoria biokimikoa defendatu da kartsuki.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

Pertzepzioaren teoria konstruktibistetan oinarritutako deskripzio-eredu bat erabiltzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 208. orr.

Erlijioari buruzko teoria filosofikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 260. orr.

Teoria etikoak printzipio absolutuen arabera egituratzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

Teoria metaetiko zenbaitek kinka larrian jartzen du filosofia moralaren jarduna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Adibidez, teoria monetarista dago, aski hedatua hau ere, inflazioa diru eskaintza osoaren areagotzearekin -hau da, masa monetarioaren hazkundearekin- lotzen duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Teoria kuantikoak eta erlatibitatearen teoriak, beren ondorioekin, muturrez mutur jotzen dute denboraz eta espazioaz dugun sen berezkoarekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.

Fermatek zenbakien teoria modernoa sortu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 344. orr.

Gustuaren teoria kantiarra estetikaren ikusmoldearen parte zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 241. orr.

Ordezko teoria bat, esperimentu-oinarririk gabea eta karaktere bereganatuen ondoretasunean oinarritua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik teoriko.

Egile alemaniarrek berpiztu zuten merkantilismoa XIX. mendearen bukaeran [...] haien artean Gustav von Schmoller-ek, State making-aren teoria-mailara goratuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Gramatika-eredu ahaltsuago baten bila abiatu behar dugu, eta hizkuntz teoria eredu "abstraktuago" baten bila.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 44. orr.

Bazterkuntza horren ondorioz hutsik geratutako teoria-gunea .  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.

Ez da harritzekoa, bada, irudi abstraktuaz, eta balio plastikoez oro har, idatzi diren lehenengo teoria-lanak Bauhausek, 1920ko hamarraldian argitaratu izana.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

Inprobisazioari buruzko teoria-lanetan aritzen ziren lagunak ezagutzen hasi ginen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 96. orr.

Kode kontzeptualen eta teoria moten arabera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 50. orr.

Adierazlearen teoria-sail berean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 163. orr.

Horren ondorioz, greziarraren ondoren teoria-klase hori defendatu dutenei neoaristoteliko esan zaie.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Chomskyren bi liburu horiek lan bakarra osatzen dute, eta bertan aurkeztutako hizkuntz teoria funtsezkoa gertatu da neurozientzian, filosofian eta psikologian.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 8. orr.

Komunikazio-teoriako hizkuntz eredu ezagun batek eskaintzen digu oztopo hori gainditzeko bidea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 38. orr.

Oinarri guztiz formal batek bakarrik eskain dezakeela gramatika teoria eraikitzeko egonarri sendo eta emankorra. Keynesen ekarpenekin aberasturiko sintesi neoklasikoa izan zen ekonomia teoria nagusia Bigarren Mundu Gerraren amaieratik 70eko urteen hasierako petrolioaren krisia arte.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 136. orr.

Zientzia-teoria guztiak behaketa-kopuru mugatu batean oinarritzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Modernitatean subjektu irudikatzailearen ezagutza-teoria, edo gnoseologia/epistemologia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Entzumenaren erresonantzia-teoria, 1863an Helmholtz-ek proposatua, honela laburbiltzen da: [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.

Fregek [...] aritmetika sakondu zuen eta, horren ondorioz, kuantifikazio-teoria bat sortu zuen lehenengo aldiz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Artearen instituzio-teoria, ebaluazio-proposamen berriak, instrumentalismoa edo auzi estetiko zehatzen azterketa analitikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 243. orr.

Botere ororen izaera aristokratikoa ezagutzeko aukera eskaintzen digu Homerok, elite-teoria garaikideak sortu baino askoz lehenago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

Nire maitasun-teoria erromantiko hark nahi zukeen bezalako amodio guztizko eta betea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 61. orr.

5 teoriazko izlag teorikoa.

Teoriazko korapilo horietan galdu nahi ez duenak Lass-en (1984) eskuliburuko lehen kapituluan du irakurgai aproposa kontzeptu oinarrizkoen inguruan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 87. orr.

Gombrichek, adibidez, oso gogoan dauzka perspektibaren teoriazko anbiguitateak (ikuspuntu geometrikotik hartuta).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arduratzen den teoria (6); artearen teoria (16); darwinen teoria (4); dioen teoria (11); dioen teoria indartzeko (5)

eboluzioaren teoria (10); edertasunaren teoria (6); eginbeharretan oinarritutako teoria (4); egituraren teoria (12); erlatibitatearen teoria (16); ezagutzaren teoria (7); hizkuntz egituraren teoria (7); hizkuntz teoria (24); hizkuntz teoria bat (4); hizkuntzaren teoria (5)

imitazioaren teoria (6); keynesen teoria (4)

oinarritutako teoria (11); ondorioetan oinarritutako teoria (4); pertzepzioaren teoria (6)

teoria azaldu (6); teoria baten arabera (5); teoria bera (5); teoria berri (15); teoria berri bat (8); teoria berriak (5)

teoria eraikitzeko (4); teoria eta praktika (15); teoria etiko (9); teoria etikoak (12); teoria etikoen (8); teoria honen arabera (5); teoria horren arabera (16); teoria hutsa (6); teoria hutsean (5)

teoria indartzeko (7); teoria indartzen (4); teoria izan (6); teoria klasikoaren (5); teoria kuantikoak (4); teoria mailan (5)

teoria oralista (6); teoria oralistak (5); teoria oralistaren (5); teoria orokor (14); teoria orokor bat (8); teoria orokorra (15); teoria orokorrean (6); teoria politikoak (5)

teoria zientifiko (8); teoria zientifikoa (11); teoria zientifikoak (7); teoria zientifikoaren (4); teoria zientifikoen (7); teoria zuzena (7)

zenbakien teoria (8)

eboluzioaren teoriak (4); erlatibitatearen teoriak (4); galileoren teoriak (4); hizkuntz teoriak (5); orain arteko teoriak (6)

komunikazio teoriako (4)

artearen teorian (4); ez teorian (7); teorian bai (5); teorian bederen (6); teorian behintzat (28)

eboluzioaren teoriaren (4); erlatibitatearen teoriaren (4); hizkuntz teoriaren (13); queer teoriaren (4); teoriaren arabera (20)

teoriari buruzko (8)

teoriatik praktikara (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus