Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tentagarri (76 agerraldi, 41 liburu eta 14 artikulutan) 1 izond tentatzen duena. ik tentatzaile.

Silikonaz puztutako azal margulean aureola eguzkitsua tatuatuko zuen, pirikorna arrosaz osatutako marrubi tentagarria.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 98. orr.

Pelikuletan ikusten diren ohe tentagarri horietakoa zirudien.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 37. orr.

Rosekiko jakin-minak, baina, ez zion galarazi zango erakargarriak edota begirada tentagarriak estimatzeko aukera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.

Denik-eta begirada iruditzen zait ez duela odol-kontuetan nahastu nahiko, ez bada diru-sari tentagarri baten truke.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 39. orr.

Orain ulertzen al duzu, maitea, zer-nolako miragarri, zer-nolako enigma tentagarri bihurtu zinen niretzat, ni nintzen haurrarentzat!  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 15. orr.

Zorrotzenaren ausardia tentagarri bat, izugarritasunaren irrikaz dagoen ausardia bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Zein modu tentagarrian agertzen den, itzalgaizka, logalea!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 322. orr.

Egin genezakeela esaten zigun nagusiak, ordea, eta oso baldintza tentagarriak ipini zizkigun.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 213. orr.

Adimenaren ezagutza hutsa eta oinarri-esakuneak bakarrik eta gainera esperientziaren mugez goiti erabiltzea oso erakargarria eta tentagarria denez gero [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 58. orr.

Ideia txoro hori erakargarria iruditu zait, guztiz tentagarria.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 51. orr.

Gertutik ikusita tentagarria iruditu zitzaion Ane Lizarazu, begiak betetzeko gorputz lerdena baitzeukan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 240. orr.

Oso tentagarria gertatzen zaie gobernuei truke-tasen bilakaera gidatzea, ekoizle nazionalen merkatu-kuotak handiago daitezen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 69. orr.

Tentagarria egin zitzaidan proposamena.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 122. orr.

Hain tentagarria egiten zitzaidan, hain zirikagarria, hain desiragarria, non irribarrea atera zitzaidan, antza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 377. orr.

2 (adizlagun gisa)

Aske gelditzeko aukera daukazu eskumenean, tentagarri, eta galdezka ari zaizu behin eta berriz zure burua: [...].  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 258. orr.

Baina Justina ondoan zuela, haren gorputza soinekoaren azpian tente eta tentagarri sumatu zuela, damu izan zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 156. orr.

Une batez eta zeharka ikusi nuen zakila izter baten gainean zeukala, tentagarri etzanda.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 19. orr.

Magala usaintsu eta garden barrendua dute, amodiorako zabalik, emakumeen haragi guztia baino tentagarriago.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.

• 3 iz tentazen duen gauza.

Han sentitu nuen lehen aldiz neure burua hiltzeko posibilitatea ere, ez dakit sentsazio krudel bat bezala edo tentagarri ezin eztiago bat bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 608. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oso tentagarria (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus