Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bide laburra hartu nuen, Chapel Street-etik behera, Strand izeneko auzo pobrearen ertzetik, patata frijituen italiar denda tentatzailearen ondotik igaroz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 182. orr.
Anakoretek aurre egin behar izaten zioten, hala, ordu luzeen aspertasunari; aspertasunari eta, Elizaren Gurasoei sinisten badiegu, egoera horretan deabruak ekarritako irudi tentatzaile eta fantasmei. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.
Aieru-itsuskeriek ez zuten besterik lortzen ezpada borrero tentatzailearen poza pozagotu. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.
Pikaroa eta pikante samarra zan, tentatzailea. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 22. orr.
Falta zaizkion biak ere hor daude, tentatzaile. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 298. orr.
Berehala tentatzaileak alde egin zuen porrot eginda, eta santua garaile itzuli zen gelara. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 767. orr.
Tentatzailearen aurkako froga luzeetan zaildurik baitzaudete, litekeena da [...] ez nozitzea hortik inolako eragozpenik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 148. orr.
Beldur bainintzen tentatzaileak ez ote zintuzten tentatu eta gure nekeak ez ote ziren alferrikakoak gertatu. Elizen arteko biblia 1 Ts 3,5
Horra, adiskideak, nola galtzen den gizon bat itsututa egoteagatik, Tentatzaile Gorenak hala nahi duenean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 98. orr.