Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tematsu (77 agerraldi, 23 liburu eta 31 artikulutan) 1 izond tematia. (gauzez)

Ttuku ttuku, baiki, eta sobera zahartu aitzin, baina heltzeko nahi tematsu batean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 15. orr.

Mekanika bat bilakatzen zara, ardura kokatua, baina esperantza tematsu batekin hori guzia egun batez bururatuko dela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 76. orr.

Biek elkarrekin jan zuten ahi-katilukada, karitate tematsu hura zela medio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1056. orr.

Sator meten artean, egin ahala barna sartzen ditu gariak bere erroak: jendearen lan tematsua, haatik!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Erantzun nion, esateko nuena bortitza baitzen, egiaren grina tematsuz lehian ari baitzen irten nahian: [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 10. orr.

Lanik ez egitea anitzentzat bekatua zen, parasitismo bekaitz tematsua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 54. orr.

2 (bestelakoez)

Banekien, jakin, tematsuak zaretela, burdina bezain gogorra duzuela lepoa eta brontzezkoa kopeta.  Elizen arteko biblia   Is 48,4

Alorrak landu eta paradisu bilakarazi zuten kontinentetik (hitz hori erabili du) etorri laborari tematsuengatik izan ez balitz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 71. orr.

Ez, Euskalduna nizelakotz eta gure euskal mendietako mando bat bezain tematsua nizelakotz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 118. orr.

Efraim, basasto tematsua, Asiriara joan da, aliatuak erosi ditu.  Elizen arteko biblia   Os 8,9

3 (adizlagun gisa) ik tematsuki.

Norak tematsu begiratzen zion Andreasi, bere erabakiaren irmotasuna azpimarratzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 137. orr.

Zigor hauek fanatikoen harrotasunari ikusleen harrotasuna kontrajartzen baitiete, eta, hauen tinkotasuna lagun, poliki eta tematsu jokatuz, egia bera askatu egiten da. Bakardadearen arrazoiak bilatzeari ekiten zion tematsu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 68. orr.

-Bigarren porrotaren ondoren, bi aldare metatuena, alegia; zer egin zuten atenastarrek? -tematsu, Perrettek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

-Ez dut janen -errepikatzen zidan tematsu, kasko-gogor eta une hartan zinez mainontzi.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus