Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asilo eskubidearen defentsan ari garen elkarte eta erakundeak tematsuki borrokatuko gara Frantziak ez dezan bere hitza jan. Berria - Mundua 2004-09-30
Irri karkailak ez dira atertzen, eta mutikoak astoak bezain tematsuki segi berean, komandantearen ahots amorratua aditu den arte. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 22. orr.
Haize kontra bada ere, goazen tematsuki aintzina, gure boza ahal bezain ozenki entzunaraziz. Herria 2004-04-08
Zer dela eta AEBetako informazio zerbitzuek tematsuki ziurtatu zuten suntsipen handiko armak zeudela, hauen zantzurik ez delarik aurkitu. Berria - Mundua 2004-04-04
Hain gaizki asmatzen dutenek Jainkoa, aingeruak eta gizaki arimak gorpuzdunak direla, sinetsiz tematsuki zinez horrela, ez dutela bakarrik mortalki bekatu egiten, baina gainera heretikoak eta eskumikatuak direla. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 75. orr.