Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teloi 1 iz oihala. ik oihal 7.

Antzerki ikuskizunetako teloia irekitzen deneko musikaren lehen bi konpasak jorik, toalla askatu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

Errezelak berak, teatro bateko teloiari lapurtuak dirudite; granateak eta pisutsuak dira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 98. orr.

Demokrazia, behialako urrezko gezur polit eta historiko hori, orain kartoizko maskara bat baizik ez da, belusezko teloi bat, errealitate gordinenak ezkutatzen dituen gortina loreduna, kolore biziko ataria...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 126. orr.

Hain justu, teloiak ezkutatzen duen atzealde horretan hasten da egiazko bizitza, maila guztietan interesgarria den bizitza.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 126. orr.

Idazleari nola joaten zaizkion estaltzen ordura arte barrea erakusten zuten hortzak, teloia jaisten denean bezala komedia baten amaieran.  Berria - Kultura   2004-12-11

Teloia jaisten denean, pertsonaiaren larrutik ateratzea erraza da?  Berria - Kultura   2004-05-01

2 irud/hed

Eta iluntasunean teloia goratu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 159. orr.

Zeharka jausten ari zen euria, operako agerraldi bat ixten duen teloiaren gisan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 35. orr.

Circulo de Bellas Artesko atarian hantxe zela emakume beltzaran hura, jesarrita, goiko gelaren batean Altzairuzko Teloi ohiaren bestaldeko poetek elkarri eurenak irakurtzen diharduten bitartean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus