Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hainbeste tele-morfina irentsi ondoren batzuetan arazoak ditu errealitatearekin. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 64. orr.
Irratietan zerbait egiten zen, baina tele-bistagarri egin nahi genuen gure jarduna. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 29. orr.
Sekulako sona hartu zuen, bazekien-eta zorrotza izaten, tele-harira etorri zein ez, bere gainetik ez zeudenekin. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 118. orr.
Balizko "tele-pikareska" horren aurrean (irudietakoak eta errealitatekoen arteko aldeak, gauza bat agindu eta beste bat entregatu, etab.) geure burua defendatzeko neurriak hartu beharko dira. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 117. orr.
Telebistan betikoak, betiko legez, bere gai gogokoenaz aspertzen ditu ezer ikusteko gai ez diren tele-inbidenteak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 195. orr.
Arratsero telebistako berrisailetako tele-reality antzeztuek goiti-botatzen dizkiguten gezurrezko egien eta egiazko gezurren herroka irudikatu digute. Berria - Kultura 2004-04-23