Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

telebista (4055 agerraldi, 170 liburu eta 1357 artikulutan; orobat telebixta 741 agerraldi, 2 liburu eta 453 artikulutan) 1 iz uhin elektromagnetikoen bidez irudiak igortzeko tekniken eta jardueren multzoa.

Komunikabide modernoenek ere, hala nola telebistak, konputagailuek eta sateliteek, ezin dute lanik egin begirik eta belarririk gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.

Irratian zein telebistan, hedabide bakoitzaren narrazio legeak ezagutzeak du axola, ez azken orduko softwarea ezagutzeak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.

Telebista eta irratia bazter guztietan entzuten dira, euskaraz eta gaztelaniaz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 169. orr.

Telebista informazio-iturri ia bakartzat duten pertsonak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.

Beren buruari ez begiratzeko edan eta telebista ikusi, beste irtenbiderik ia ez dutenak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 9. orr.

Era askotako bideo-trukajeak, gaur egun telebistak guztiz arrunt bihurtu dituenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 163. orr.

Modan dago telebistak haurrengan duen -edo ez duen- eraginari buruzko eztabaida.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 139. orr.

Turkiako base militarrak erabiltzen ari dira yankiak erasoetarako, telebistak bonbardaketen irudiak eskaintzen ditu lantzean behin.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

Telebista jasanezina da alkohol eta marihuana barik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.

Telebistako dokumental batean ikusi zuen hori guztia.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 39. orr.

Telebistako telesail txarretako offeko ahotsa imitatuz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 16. orr.

Telebistako esatariak hiru harridura-marka esan zituen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 49. orr.

Satelite bidezko telebista.  Berria - Gaiak   2006-01-05

Euskaltelek lehen telebista digital interaktiboa aterako du, kuotarik gabe.  Berria - Ekonomia   2006-01-31

Telebista birtuala, botere totala.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 20. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Telebista hargailuak berak, telebistako irudia marko baten barruan kokatzen duelarik, [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.

Telebista-aparatu galanta zuen egongelan, berri-berria, ikustun gisa estreinaturiko bizialdiaren ikur.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 138. orr.

Egun ere txiroak dira inguru haiek, uralitazko teilatuen gaineko telebista antenek iraingarri egiten duten txirotasun modernoan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 69. orr.

Telebista ikusle aspergaitza eta paper kantoi hunen irakurle isil, leial edo ustekabekoa.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 22. orr.

Jay Leno nahiz David Letterman telebista izarren gaueko late-showetan purua ezinbesteko osagai bihurtu da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 42. orr.

Lore nazionala, telebista lehiaketa bidez hautatua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 225. orr.

Astekari batean telebista kronikak idaztea.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 19. orr.

Beti telebista kamerak aurrean.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 52. orr.

Errealitatearen isla zintzoagoa da telebista-platoan gerta daitekeen edozer baino.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 162. orr.

Agustina ikusi zuen urrutiko kontrolaz telebista kanala aldatzen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 103. orr.

Gehienek dute Hitzetik hortzera telebista-programaren eragina.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 148. orr.

Hori telebista-irudi izoztuaren arazoa izan daiteke.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 91. orr.

Siemens-en telebista-iragarkia jarriko diegu gero.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 63. orr.

Telebista-zerga 116 eurokoa izango da urtean.  Berria - Ekonomia   2004-09-23

Bat-bateko bertsolaritzaren telebista-tratamendu egoki bati begira kontsideratu behar liratekeen kontuen orientabidetzat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 227. orr.

Zirkuitu itxiko telebista-sistema baten antzekoa da ikusmena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Alkohola, liburuak, bideoak, satelite-telebista...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 98. orr.

Gorroto zituen zabor-telebistaren saio haiek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.

4 bide hori erabiliz irudiak igortzen dituen enpresa.

Gauetik goizera sortu zen ETB, gure telebista, euskaraz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 66. orr.

Euskal telebistaren helburu nagusia.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 66. orr.

Telebista kurdua ikusteko gogoa neukan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 46. orr.

Madrilgo telebista batean lanean hasitakoan agertu zen aldizkarietan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 17. orr.

Telebistan nenbilela, urte pare batez lankide izan nuen Jose Mari Gabiria.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 177. orr.

Biharamunean ere Iurretara joan behar izan nuen, telebistako plantillan alta hartzeko paperak izenpetzera, telebistako pertsonal buruarekin.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 111. orr.

Espainiako Telebistaren bigarren katea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 64. orr.

Telebistako administrazio idazkaritzan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 290. orr.

Hori al da telebista publiko batek eman beharko lukeen eredua?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 142. orr.

Irrati eta telebista publikoak sami hizkuntzan dituen saioak murrizteko.  Berria - Mundua   2006-02-11

Venezuelan telebista pribatu guztien seinalea gobernuaren esku dago.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 57. orr.

Espainiako telebista publikoko kirol kazetariek Portugalgo jokalarien izenak espainolak balira bezala ahoskatzen zituztelako.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 38. orr.

Telebistakoak gustura nonbait nirekin, eta beste programa baterako kontratatu ninduten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 36. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sobiet Batasuneko armadak Vilnius hiriburuko telebista etxea eta beste zenbait leku hartu zituelarik, [...].  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 197. orr.

2.000tik gora telebista kate.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.

Zorionez, bazen OK Expressoan telebista-taldea, eta horretan gazteleraz zekien bat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 89. orr.

6 telebista hargailua.

Ordenagailuak, telebistak, inpresorak, telefonoak, eta abar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 312. orr.

Telebista aurrean igarotzen genituen egunak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 87. orr.

Telebista sala erdian zetzan, pantaila hautsita.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 165. orr.

Telebista piztu nuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 25. orr.

Telebista piztuta egonagatik ahotsa kenduta zeukan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 163. orr.

-Ez omen da lekukorik izan, hala esan du telebistak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 66. orr.

Hartarainoxe jarri dira tabernak gaur egun!, telebista, bideo, musika, irrati eta txanpon makinekin, askotan denak batera piztuta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 129. orr.

-Telebista jar dezaket? -galdetu du emazteak.     «Bizia lo», 2003 - 42. orr.

Telebistaren bolumena baxu-baxu jarri, eta hantxe geratzen nintzen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 13. orr.

Leihoak itxi eta telebista ipini zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 25. orr.

Telebistan, halabeharrez, Bigarren Gerra Handian girotutako pelikula bat ematen zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

Telebista itzalita, gela isilago geratu zen bat-batean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 11. orr.

Telebistan ikusi ditut piramideak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 97. orr.

Telebistan Barne sailburua berbetan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 74. orr.

Telebista ahotsik gabe zegoen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 110. orr.

Telebistan agertzen den edozein da nor.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 164. orr.

Telebistatik ikusi dut nik mundua eta txikia da.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 98. orr.

Futbolera joaten zara "zuzenean" ikusteko, telebistaz ematen dutenean ere.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 104. orr.

Aski nuen pentsatzea zein gutxi arduratu ninduten neu ere ordu arte telebistaz ikusitako atentatuek.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 75. orr.

Logelako telebista txikiari begira egon naiz pixka baten.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 105. orr.

Zuri-beltzeko telebista batean bezala ikustea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

"Eskuko" telebista, kristal likidozkoa, ez da askorik zabaldu oraingoz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.

Nekatuta nago, argia itzali eta telebista programatzen dut ordu erdi barru berez deskonekta dadin.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Telebista-pantaila baten aurrean lekuz aldatzen bagara, adibidez, ez da gure mugimenduak eragindako inolako perspektiba dinamikorik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

Telebistako irudiaren marko-objektua nabarmenagoa zen hasierako telebistetan, telebista-leiho ia obalatua oso nabarmentzen baitzen begietarako, eta ia ito egiten zuen irudia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Telebista piztuta egon daiteke, zarataka, telebista-gelan, baina gaixo gehienek ez diote jaramonik egiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

8 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Telebista-pantaila sail bat erakusten duen Nam June Paik-en instalazio bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 155. orr.

Gaur ez zaigu burutik pasa ere egiten telebista ikus-entzuleak agurtzea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 165. orr.

9 irrati-telebista (pl) irratia eta telebista.

Irrati-telebistak orohar norantz doazen ikusita, kontu handiz ibili beharko dugu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 30. orr.

Orain unibertsitatean nabil, ordea, eta irrati-telebistetan eman nituen urteak parentesi arteko hutsarte bat baino ez dira.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 107. orr.

Euskara egunero ikusten dugula irrati-telebistetan, eta badugula egunkari bat ere euskaraz ageri dena egunero.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 58. orr.

Madrilgo irrati-telebistetako iritzi emaile askok eta askok euskal gatazka eguneroko bazka-leku bilakatu dute.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 24. orr.

10 (sing)

BBC irrati telebista britainiarrarekiko elkarrizketa batean.  Berria - Mundua   2004-11-18

EITBn beharrezko aldaketak txertatuko ditut, alderdi baten ondare izan ordez benetako Euskal Irrati Telebista Publikoa izan dadin.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Irrati-telebista publikoko ehunka langile kalera irten ziren atzo, agintetik independente izan behar duen hedabide bat eta kazetaritza bat zaintzeko eskatzeko.  Berria - Mundua   2004-02-06

ORF Austriako irrati-telebistak jakinarazi duenez, John Malkovich aktore estatubatuarrak egingo du Klimten papera.  Berria - Kultura   2004-03-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abc telebista (7); al arabia telebista (15); al arabiya telebista (8); al jazeera telebista (45); australiako telebista (4); bbc telebista (10); cnn telebista (16); cnn telebista kateak (5); cnn telebista kateko (4)

espainiako telebista (15); euskal telebista (22); euskarazko telebista (8); euskarazko tokiko telebista (4); frantziako telebista (11); gure telebista (4); herri telebista (8)

irango telebista (4); irrati eta telebista (26); irrati telebista (11); irratia eta telebista (5); kanaldude telebista (7); katalanezko telebista (4); kataluniako telebista (4); koloretako telebista (7); nafarroako telebista (4); nbc telebista (5)

satelite bidezko telebista (6); suediako telebista (4)

telebista aparailu (4); telebista aparatu (4); telebista arabiarrak (7); telebista aurkezle (5); telebista aurkezleak (4); telebista aurrean (32); telebista aurreko (9); telebista aurreko besaulkian (4); telebista bidez (10); telebista digitalak (8); telebista digitaletan (4)

telebista egiten (5); telebista erosi (4); telebista eta irrati (24); telebista eta irratia (6); telebista eta irratietan (4); telebista handi (6)

telebista ikus (4); telebista ikusi (29); telebista ikustea (10); telebista ikusteko (5); telebista ikusten (58); telebista ikusten ari (8); telebista ikustera (7); telebista itzali (15); telebista itzali zuen (4); telebista itzalita (5); telebista izan (5); telebista kamera (5); telebista kamerak (8); telebista kameren (4); telebista kameren aurrean (4); telebista kate (95); telebista kate arabiarrak (5); telebista kate batean (7); telebista kate guztietan (4); telebista kate pribatuak (5); telebista kate publikoak (5); telebista katea (8); telebista kateak (85); telebista kateak zabaldutako (4); telebista katean (30); telebista katean egin (4); telebista katearen (13); telebista katearen arabera (7); telebista kateari (27); telebista kateari eskainitako (7); telebista kateek (11); telebista kateen (7); telebista kateetako (4); telebista kateetan (5); telebista katek (6); telebista kateko (24)

telebista pantaila (8); telebista piztea (5); telebista pizten (8); telebista piztu (53); telebista piztu zuen (12); telebista piztuta (17); telebista piztuta zegoen (5); telebista programa (10); telebista publikoa (7); telebista publikoak (17); telebista publikoan (24); telebista publikoan egindako (4); telebista publikoaren (4); telebista publikoetan (6); telebista publikoko (11); telebista saio (14); telebista saioak (5); telebista saioan (4); telebista sortu (5); telebista taldeko (6)

telebista utzi (4)

toki telebista (8); tokiko telebista (18); tokiko telebista digitalak (5); turkiako telebista (5); zuri beltzeko telebista (5)

al arabia telebistak (6); al jazeera telebistak (15); euskal telebistak (35); euskal telebistak zuzenean (5); irrati telebistak (5); telebistak zabaldu (4); telebistak zabaldutako (5); toki telebistak (5); tokiko telebistak (4)

al jazeera telebistako (5); espainiako telebistako (6); euskal telebistako (22); irrati eta telebistako (5); irrati telebistako (4)

telebistako albistegi (4); telebistako aurkezle (4); telebistako esatariak (5); telebistako irudia (4); telebistako irudiak (10); telebistako irudietan (5); telebistako kazetari (7); telebistako pantailan (6); telebistako programa (12); telebistako saio (6)

al jazeera telebistan (6); euskal telebistan (27); ikusi nuen telebistan (5); irratian eta telebistan (6)

telebistan agertu (7); telebistan agertzea (6); telebistan agertzen (6); telebistan azaldu (6); telebistan azaltzen (4); telebistan egindako (8); telebistan egindako adierazpenetan (4); telebistan eginiko (4); telebistan egiten (4); telebistan ematen (8); telebistan entzun (5); telebistan ikusi (31); telebistan ikusi nuen (4); telebistan ikusita (5); telebistan ikusitako (4); telebistan ikusten (15)

al jazeera telebistara (6); telebistara bidalitako (4)

telebistarako egin (5); telebistarako lanak (4)

al jazeera telebistaren (10); euskal telebistaren (14); irrati eta telebistaren (4)

telebistaren aitzinean (6); telebistaren arabera (16); telebistaren aurrean (52); telebistaren aurrean eseri (4); telebistaren bidez (18); telebistaren bitartez (6); telebistaren eragina (9); telebistaren soinua (4)

tokiko telebistaren (4)

al jazeera telebistari (6); euskal telebistari (5); telebistari begira (40); telebistari beha (6); telebistari esker (4); telebistari so (15)

telebistarik gabe (8)

telebistaz eman (5); telebistaz emango (4); telebistaz ematen (4); telebistaz ikusi (11); telebistaz ikusten (8); telebistaz jarraitu (4)

tokiko telebisten (11)

egunkari eta telebistetan (5); irrati eta telebistetan (12); irrati telebistetan (5)

euskal telebixta (13); frantses telebixta (7); irrati telebixta (4)

telebixta leihotik (207)

euskal telebixtak (21); euskal telebixtak zabaldu (4); irrati telebixtak (4); telebixtak zabaldu du (5)

frantses telebixtako (8); mintzatu da telebixtako (5); telebixtako leiho (7); telebixtako leiho ttipi (4)

euskal telebixtan (21); frantses telebixtan (12); ikusten telebixtan (4); telebixtan ikusi (14); telebixtan ikusten (4)

telebixtaren aitzinean (15)

euskal telebixtari (5); telebixtari esker (5); telebixtari so (4)

irrati eta telebixtek (6); irrati telebixtek (4)

irrati eta telebixtetan (5); irrati telebixtetan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus