Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tela 1 iz ehuna. ik oihal.

Añezka izeneko denda bat, ehunak eta telak saltzen zituena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 26. orr.

Blusa zuriaren tela arina.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 80. orr.

Jaka, txokolate koloreko tela basto batekoa, zeta marroizko bordaduraz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 13. orr.

Slipa eta telazko galtza orbanduak arropa zikinaren pila gainean utzi nituen, begien bistan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.

Ziega ixten dutenean, horretarako erabili izan dudan telazko zakua hartu, bertara bota baldekada osoa eta dutxan ipini dut zintzilik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 121. orr.

Bahearen sarea larriagoa eta metalezkoa, zetabearena xeheagoa eta telazkoa.  Herria   2003-05-15

2 irud/hed

Atzean, telak, goiti aldera bilduta delarik, arratsaldeko eguzkia sartzera uzten du logelara.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 190. orr.

Hormaren gainean zulo bat zegoen, barroteekin eta metalezko telaz itxia.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 196. orr.

Argazkiez bestalde, hor dira ere untsa ederrak tela berezi batzu, zinez artixta baten obrak, Christian Velez-ek moldatuak, denek ukanki zerbait lotura arrantzarekin eta itsasoarekin.  Herria   2003-01-28

3 (hitz elkartuetan)

Harrera egingo zaio martxari, eta bertako emakume talde batek martxaren oihal erraldoirako egindako tela zatia erantsiko da.  Berria - Harian   2005-05-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus