Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taxu 1 iz itxura, tankera.

Ontzi mota bakoitzaren bertuteei erreparatzeko era izan nuen, zapien taxu eta tankeren arteko aldeez eta bakoitzaren gaitasunez ohartzen hasi nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 157. orr.

Urte batzuk behar izan ditu zerbait horrek zer taxu izan beharko lukeen hausnartzeko, harik eta Konpainia noblean liburuan gauzatu duen formula bururatu zitzaion arte.  Berria - Kultura   2004-06-10

Izaeraz txukun eta txukunzale izanik, poliki-poliki taxua ematen hasi zitzaion Administrazio lan hari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

Gori-goritan ematen zaiok-eta taxua burdinari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 23. orr.

Patxi Ibarluzeaz dudan irudiari beste taxu bat ematen dio horrek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 224. orr.

Ordenaren paradigmatzat jotzen den alfabetoa bera, ez al da ba konbentziozko itxura hutsa, kaosari emandako hala-moduzko taxua?  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 189. orr.

Ttipik ez bezala, inoiz ez zuen ikasle onaren taxua hartu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

Meatze-zuloko erdi-ilunpera jarri zaio begia, eta bere aurrean hasi da itzal batzuk bereizten, gero itzal horiei gizon-emakumeen taxua hartzen, eta haien eskuetan, azkenean, pistola antzeko batzuk antzematen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 117. orr.

Bereen gozamenerako zer plater prestatuko dituen gogoetan ari den etxekoandrearen taxua hartzen diot neure buruari.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 141. orr.

Ikusi besterik ez zegoen bizeps haien taxua eta sendotasuna.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 59. orr.

Batean goitik eta bestean azpitik pasatuz, ehundu eta trentzatuz, aparteko itxiturak gauzatu ohi ziren merke asko, pazientzia eta taxu apur batekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.

Ordena bat, taxu bat, txukundade aratz bat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 14. orr.

Gerrako denbora haietakoak, oraingoen aldean apur bat ezberdinak ziren, baina taxu berekoak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 189. orr.

Bere taxu bereko lagun batekin zegoen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 79. orr.

2 (izenondoekin)

Goitik behera ikusitako irudia, taxu oneko damak eta zaldun burgoiak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 56. orr.

Bestea, taxu makurrekoa, bizar-beltza eta betaurrekoduna, El Masón Ilustrado aldizkariaren zuzendaria bera zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 98. orr.

Irribarre bat itxuratzen saiatu zen Noraren presentzia eskertzeko, baina ez zitzaion taxu jakinik gabeko zirkin bat besterik atera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.

Haren irriak galdu egin du lehengo taxu jostari eta arina.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 26. orr.

Gaur egun ezagutzen zaion taxu eta forma modernoa 1890eko hamarraldian hartu zuen ipuinaren generoak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 11. orr.

Beste batzuetan doinu larri hori, taxu dramatiko hori alde batera utzi eta estilo xeheago bat hartzen du, eguneroko zerei lotuago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 27. orr.

Harritu egiten ninduan suntsipenak hartzen dituen taxu ugariak ikustean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 197. orr.

Eskuarki denok dugu ahalmen bat gogamenaren gaitasun berezi guztiak elkartu eta haiei gure esperientziarekiko eta emozioekiko koherentzia eta batasuna ematen diena, eta ahalmen horrek ematen digu bakoitzari geure taxu berezia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 222. orr.

Zurrumurru berdin, taxu zehatzik gabeko bat, gauean haizeak zuhaitz baten adarren kontra ateratzen duenaren antzekoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hiru masta, eta mastotan, latina deritzegun horietako hiruki-taxuko bela bi bakoitzean!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.

Hasi eta beste korrespontsalek amestu ere izan ez duten idazkari-taxuko morroi horrekin, Sidney Franklinekin.- Garai batean Frantzian Versalles izan zela gogorarazten didan aristokrata taxuko neska honek zenbait lekutan egin dio trenari bisitaldia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 54. orr.

4 taxuz adlag itxuraz, behar den bezala, egoki.

Gaiak egoki sailkaturik daude, zehatz eta taxuz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 15. orr.

Oraintxe hasi zara taxuz hitz egiten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.

Formulazio horri eutsiz ez zeuzkala buruan behar adina errima-hitz egoki bertsoa taxuz osatzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 104. orr.

Ez zen erraza galdera hauei guztiei taxuz erantzutea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Ezin nuen ezertan taxuz pentsatu, tontotuta nengoen kolpearekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Jendeen joan-etorri etengabeak ez zidan taxuz pentsatzen utziko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.

Egokitzapena taxuz egiten bada, irabazitan aterako da bertsolaritza, eta baita gizartea bera ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 28. orr.

Lan banaketaren leloa nahasgarria da, bideak eta helburuak taxuz definitzen ez baditu. Ez dela gauza oraindik ere euskaldunei bere mezuak taxuz adierazteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 141. orr.

Datu-bilketa taxuz egindakoak mende honen hasieratiko edo aurreko urte pixka batzuetakoak ditugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 25. orr.

-Norbera ondo dabilenean, Inazio, gainontzeko guztia taxuz egoten duk gehienetan -erantzun nion.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 188. orr.

Motorrak taxuz burrunbaka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

· Homerok hain taxu handiz jartzen duen Tersitesen adibideak leku berezia merezi du teoria politikoari buruzko edozein eskuliburutan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

5 taxuzko ik taxuzko.
6 taxu antzean

Ez dugu modurik, esate baterako, taxu-antzean irudikatzeko, ezta arrastorik ere, euli baten, edo zizare baten, edo kaio baten mundua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 178. orr.

-Bi gauza behar dira gaur egun katedra baten jabe egiteko: arrantza taxu antzean egiten jakitea, eta hiru boto.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

taxu bereko (3); taxu eta (6); taxu oneko (3)

taxua hartzen (5)

neurriak taxuz hartu (4); taxuz antolatzeko (4); taxuz egitea (3); taxuz egiten (3); taxuz eta (8); taxuz hartu (4); taxuz hartu direla (3); taxuz prestatu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus