Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taxuzko izlag itxurazkoa, behar den bezalakoa, egokia.

Taxuzko atzelari batekin edozer gauza egiteko gai zela erakutsi zuen Olaizolak.  Berria - Kirola   2006-03-14

Taxuzko bazkari batera gonbidatuko haut hau ospatzeko...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 114. orr.

Taxuzko konponbidea izan zen zerikusia zuten guztientzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 326. orr.

Taxuzko erabaki bat hartzeko eta zure geroko karreraren zimentarriak finkatzeko garaia iritsi zaizu...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 174. orr.

Taxuzko ideiaren bat ala betiko ipuina?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 65. orr.

Garai hartan taxuzko arrazoiak ugari ziren mundura haur gehiago ekarri nahi ez izateko, batez ere erdi-judua baldin bazinen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 305. orr.

Zoriontsutzat daukat neure burua bakarrik bizi naizelako, nire iritziz horixe baita gizonezkoen taxuzko bizimodu bakarra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

Nik ere banekien masajeak ematen, huraxe izango zen hippyen komunetan ikasi nuen gauza taxuzko bakarra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 174. orr.

Irakurri nituen Dick eta Marceli idatzi berritako gutunak, eta puskatu egin nituen segidan, ez baitziren taxuzkoak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 268. orr.

Oso ohar taxuzkoak egiten zituen arraza oneko zakurrez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Metereotropismoaren teoriaz mintzatu zitzaidan, argudio inondik ere taxuzkorik eskaini gabe baina, nire iritzirako.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 21. orr.

Zerbait egin behar dela onartzen bada, euskarari mesede egingo dion zerbait egitea izango da, horretara ezkero, taxuzkoena.· Ea nondik ikasiak zituen bere hitz ezin-taxuzkoago haiek guztiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

taxuzko arrazoi (3); taxuzko ezer (4)

deus taxuzkorik (3); ezer taxuzkorik (3); zerbitzu taxuzkorik gabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus